Web-sarea

2011-02-02

Iraleko lanak: Geometria-tailerraren adibidea

Matematikarion artean askotan hitz egin dugu Irale programetan egindako lanei buruz. Gelako irakasleek landutakoak eta euskara orraztua duten lan horiek oso baliagarriak lirateke denon eskura egongo balira. Mateguay sitean atal berri bat sortu dugu MateIrale izenarekin: lan horien berri dugunean bertan zintzilikatuko ditugu. Estreinako lana -Geometria-tailerra- Marisa Berdasko irakaslearena da; Gdocsen eginda dago, eta Matematika-tailerra ikasgairako baliabide interesgarriaz beteta.

Hona hemen Geometria-tailerra lanaren atalak: Geoplanoak, Mekanoak, Puzzleak, Geogebra, Jclic, Papiroflexia, Argazkiak

Ba al duzu Iralen sortutako lanen bat konpartitu nahi duzuna? Bidal iezaguzu, faborez, eta Marisak eskaini digunari gehituko diogu.

3 comentarios:

  1. Zorionak Marisa, ze lan ederra egin duzun.Zure baimenarekin nire web gunean esteka bat jarriko dut.
    http://sites.google.com/site/3dbhmatematika

    ResponderEliminar
  2. Asko gustatu zait eta erabiltzen hasiko naiz. Mila esker
    Karlos

    ResponderEliminar
  3. Zorionak Marisa. Txapela kentzeko moduko lana zurea eta gainera oso erabilgarria. Eskerrik asko.

    ResponderEliminar