Mostrando entradas con la etiqueta Fisika. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Fisika. Mostrar todas las entradas

2020-05-06

FIKASI: Ibon Barrioren Fisikarako Youtube kanala gomendagarria

Askotan matematika-irakasleek beste zenait gai ere eman behar izan dute, Fisika askotan, eta horientzako edota fisika-irakasle zein -ikasle guztientzako gomendagarria den hasi berri den Youtube kanala, FIKASI, aurkeztea du helburu sarrera honek.

Kanala orain dela hilabete sortu bazen ere dagoeneko 7 azalpen bikaina biltzen ditu batxilergoko ikasleekin edo ikasleek erabiltzeko aukera bikaina borobilduz. Hona hemen bideoen izenburuan eta loturak:

1. Zer da energia? Energia motak.
2. Energia zinetikoa
Higitzen ari den karga puntual baten gaineko indarra: Lorentz-en legea
3. Energia potentziala
4. Energia mekanikoa
5. Plano inklinatua - Marruskadurarekin eta marruskadurarik gabe
6. Plano inklinatua - Energiak
7. Energia mekanikoa eta lana. Ariketa: malgukiak.

Eta hau azkeneko bideoa:

2019-10-04

PhET simulazioen web-gunea berritua

PhET simulazioak Matematika eta Zientziarako modelo interaktiboen multzo bat dira, ikasleen aprendizaia bultza nahi dutenak jolas-giroan. Proiektuaren sustatzailea Carl Wieman Nobel saria izan zen Boulder-reko Koloradoko unibertsitatean, 2002an. Dohakoak dira eta euskaraz, gazteleraz eta ingelesez erabil ditzakegu, besteak beste.

Azkeneko boladan PhETeko lagunek webgunea itxurosoago jarri digute gaur egungo web diseinuetara egokituz honako irudi honetan ikus daitekenez:



Goi aldeko menuen bitartez web-gunearen atal guztietara honako aukerak ditugu:
  • SIMULAZIOAK: SIM berriak, HTML5ekin egindakoak, arloen arbera (Biologia, Fisika, Kimika, Lurrare zientzia eta Matematika), mailaren arabera (LH, DBH...), hizkuntzen arabera... topa daitezke bertan
  • IRAKASTEN: Jarduerak atalean simulazioekin landu daitezkeen jarduerak bertan simulazioak, motak, ggaiak, mailak eta hizkuntzen arabera sailkatuak. Partekatu zure jarduerak atalean norberak sortutakoak komunitatearekin partekatu ditzake,.
  • IKERTU: PhET simulazioei buruz gehiago ikasteko aukerak
  • IRISGARRITASUNA: Irisgarritasun aukerak dituzten simulazioak azaltzen duen atala.
  • IZENA EMAN: Ekarpenak egiteko eta komunitatearekin elkar eragiteko bidea.
PhET simulazioei buruzko beste sarrerak: hemen