Mostrando entradas con la etiqueta Jaione Abaurrea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jaione Abaurrea. Mostrar todas las entradas

2019-03-13

Prest_Gara 274 – Geogebra gelan ikastaroaren bideoak

Aurtengo Prest-Gara prestakuntza aukeran, izenburuko titulua zuen ikastaroa Geogebra gelan burutu zen, UEUk antolatuta eta Aitzol Lasa Oiarbide, Jaione Abaurrea Larrayoz, Andrea Ichaso Astiz ren eskutik, eta horretan, ikasleek landutako gai interesgarrien harira, bideo-sorta bikaina ari dira argitaratzen.  Lan interesgarri horiek UEUren Toutube kanalaren PG: 274 Ikasleen proiektuak (18/19) erreproduzio-zerrendan ikus daitezke, prestakuntza-ikastaroetarako eredugarria iruditzen zaigun ekimena gauzatuz:



2019-01-25

MATEMATIKAREN DIDAKTIKA. Estatistika eta geometria Lehen Hezkuntzako irakasleentzat

  • Egileak: Jaione Abaurrea, Aitzol Lasa
  • ISBN: 978-84-8438-671-1
  • 17 x 24 cm 
  • 190 orrialde
  • Prezioa: 19,00 € 
  • Bazkideentzako prezioa: 13,30 € 
  • e-pub prezioa: 12,35 € 
  • Argitalpen data: 2018-12-30
Argitara berri den liburua da Matematikaren didaktika. Estatistika eta geometria Lehen Hezkuntzako irakasleentzat eta gaur egungo matematikaren didaktikan indartu beharreko bi esparru jorratzera dator, estatistika eta geometria, LHrako irakasleentzat lagungarri izan nahiean. Ez dugu aukera izan aztertzeko baina horrela agertzen dute egileek euren lana:

"Matematikako curriculuma (EAE) arau normatibo bat da, eta bertan agertzen diren eduki-blokeak ezin dira, bere horretan, ikaskuntza-jardueretan linealki zehaztu. Irakaskuntza-proposamenetan eduki matematikoak elkarrekin integratu ezean, zenbakiei eta eragiketei neurriz gaindiko garrantzia ematen zaie, eta eduki horiek modu isolatuan lantzen dira haien izaera asistentziala ahaztuz eta bestelako edukien kaltetan, hala nola estatistika eta geometria.

Hain zuzen ere, liburu honetan, estatistika eta geometria aurkezten dira Lehen Hezkuntzako irakasleentzat. Estatistikako proiektu batek izan beharko dituen atalak zehaztuko dira, eta justifikatuko da nola integra daitezkeen eduki aritmetikoak proiektu baten egituraren barruan. Bestalde, geometriaren ikaskuntzan ikasleek igarotzen dituzten arrazoitze matematikoaren etapak aztertzen dira, eta maila bakoitzerako aproposak diren jarduera-proposamenak aurkezten dira, Van Hieleren eredu teorikoa oinarritzat hartuz.

Lehen Hezkuntzan aplikagarriak diren zenbait proposamen eta adibide praktikoz gainera, irakasleek jakin beharreko hainbat eduki teoriko eta formal laburbiltzen dira atal bakoitzaren bukaeran."


Aukera polita eskaintzen digute egileek gure praktika eta prioritateak birpentsatzeko eta  gure ikasleek behar duten matematikaren aldera jotzeko. Liburua UEUren dendan lortu dezakegu.