2019-01-25

MATEMATIKAREN DIDAKTIKA. Estatistika eta geometria Lehen Hezkuntzako irakasleentzat

  • Egileak: Jaione Abaurrea, Aitzol Lasa
  • ISBN: 978-84-8438-671-1
  • 17 x 24 cm 
  • 190 orrialde
  • Prezioa: 19,00 € 
  • Bazkideentzako prezioa: 13,30 € 
  • e-pub prezioa: 12,35 € 
  • Argitalpen data: 2018-12-30
Argitara berri den liburua da Matematikaren didaktika. Estatistika eta geometria Lehen Hezkuntzako irakasleentzat eta gaur egungo matematikaren didaktikan indartu beharreko bi esparru jorratzera dator, estatistika eta geometria, LHrako irakasleentzat lagungarri izan nahiean. Ez dugu aukera izan aztertzeko baina horrela agertzen dute egileek euren lana:

"Matematikako curriculuma (EAE) arau normatibo bat da, eta bertan agertzen diren eduki-blokeak ezin dira, bere horretan, ikaskuntza-jardueretan linealki zehaztu. Irakaskuntza-proposamenetan eduki matematikoak elkarrekin integratu ezean, zenbakiei eta eragiketei neurriz gaindiko garrantzia ematen zaie, eta eduki horiek modu isolatuan lantzen dira haien izaera asistentziala ahaztuz eta bestelako edukien kaltetan, hala nola estatistika eta geometria.

Hain zuzen ere, liburu honetan, estatistika eta geometria aurkezten dira Lehen Hezkuntzako irakasleentzat. Estatistikako proiektu batek izan beharko dituen atalak zehaztuko dira, eta justifikatuko da nola integra daitezkeen eduki aritmetikoak proiektu baten egituraren barruan. Bestalde, geometriaren ikaskuntzan ikasleek igarotzen dituzten arrazoitze matematikoaren etapak aztertzen dira, eta maila bakoitzerako aproposak diren jarduera-proposamenak aurkezten dira, Van Hieleren eredu teorikoa oinarritzat hartuz.

Lehen Hezkuntzan aplikagarriak diren zenbait proposamen eta adibide praktikoz gainera, irakasleek jakin beharreko hainbat eduki teoriko eta formal laburbiltzen dira atal bakoitzaren bukaeran."


Aukera polita eskaintzen digute egileek gure praktika eta prioritateak birpentsatzeko eta  gure ikasleek behar duten matematikaren aldera jotzeko. Liburua UEUren dendan lortu dezakegu.

No hay comentarios: