1964tik, RSMEk (Real Sociedad Matemática Españolak) sustatuta, batxilergoko 2. mailarako Olinpiada matematikoak antolatu ohi dira. Ondoren, 1984/85 ikasturtean eta Andaluziako Thales Matematika irakasleen elkarteak sustatuta, DBH 2rako Olinpiadak hasi ziren zabaltzen erkidego desberdinetan eta horrela heldu zen geurean Chillida olinpiada matematikoa 2001-02 ikasturtean artikulu honetan azaltzen den modura.
Aurtengoa XVII. edizioa da eta berriro dugu aukera gure parte hartzea baieztatzeko edota estrainekoz parte hartzen hasteko. Bide honek Matematika zabaltzeko eta problemen ebazpena matematikaren muina den jarduera sustatzera eraman gaitzake eta horrekin gure ikasleek matematika giza jarduera guztietan ikusten lagundu ditzakegu, euren ikuspegi eta eta argudioak zabaltzen eta indartzen.
EMIE 20+11, matematika irakasleen elkarteak, antolatzen ditu gure erkidegoan eta tokian tokiko elkarteak gauza bera egiten du erkidego desberdinetan. Chillida olinpiada matematikoaren web gunean dugu informazio guztia:
Kontsultak:
- Araba: Alberto Bagazgoitia: albagaz@gmail.com ;
- Bizkaia: Santiago Fernández: santiagoff@gmail.com, eta
- Gipuzkoa: Fernando Fouz:
No hay comentarios:
Publicar un comentario