2021-06-14

Berritzeguneetako STEAM lan-taldeak 2020-2021 ikasturtean

Datorren ikasturtea izango omen da azkena zonaldeetako 18 berritzeguneentzako. 

Majina bat urtetan 2 berritzegune Araban, 10 Bizkaian eta 6 Gipuzkoan aritu dira prestakuntza eta berrikuntzarako aholkularitza eskaintzen, Internet zabaldu zen aurretik. 

Baina agintariek zerbait berri antolatu nahi omen dute funtzio horiek betetzeko "Proiektuetara" lotuta "Teknika" ren modeloari atxikituta eta 7 esparruetan antolatua: 

Bileraren batean zehaztu omen dira hurrego zazpi esparruak izango omen dira:

  1. Hezkuntza eta berrikuntza arloan eragitea (ikerketa). 
  2. Aholkularitza eta prestakuntza. 
  3. Digitalizazioa eta ingurune presentzialaren arteko oreka. 
  4. Ikasleen garapen integrala (aniztasuna aintzat hartuta eta inklusioa). 
  5. Komunikazio gautasuna (hizkuntza eta kultur aniztasuna aintzat hartuta). 
  6. Eskola-Institutuen antolaketarako modu berriak (lidergoa). 
  7. Nazioartekotza (Europari begira).
Beraz orain arteko antolaketa etapetan, arloetan, curriculum garapenean... desagertuko da eta ohiko saioak ikastetxeetan Matematika, esaterako, ez dute izango bere leku propioa eta, nolabait, aurreko zazpi "proiektu" horietan disolbatuko dira, hori nonbait jarraitzea kontutan hartu nahi baldin bada behintzat.

Etorkizuneko kontuak alde batera utzita, aurten  STEAM esparruan bai Nagusiak zein zonalek egindako lanak aipatuko ditugu, beheraxeago. Izan ere, ikasturtearen bigarren lauhilabetekoan, saio presentzialak ezinezkoak izango zirela baieztu ondoren, lan-taldeen dinamika batean murgildu izan baikara honako bost esparruetan aipatzen diren lanak burutuz, besteak beste:
  1. Antolaketa eta dokumentazioa:  taldearen koordinazio bideak eta egindako lanen antolaketaz arduratuko zen: #bgSTEAM etiketa sare zozialetan erabiltzea adostu genuen.
  2. Lehen Hezkuntza: etapa horretan egon daitezkeen baliabideak eta berezitasunak jorratzeko: B01, Geometria: matematika manipulatiboa zotz eta gominolekin
  3. STEAM proiektuak: deialdiaren harira jorratu behar alderdi guztiak landuko ziren bertan: STEAM proiektuak  
  4. Pentsamendu konputazionala: pil-pilean dagoen ikas-irakaskuntzaren alderdi berri honek dakartzan gaiak jorratzeko:
    1. Site de Diseño 3D y programación
    2. Diseinu 3D- eta programazio-sitea
  5. STEAM online: pandemia egoeran ikas-irakaskuntzarako aukera berriak lantzeko lan-taldea: STEAM: Jarduera digitalak
Badago beraz lan zabala ezagutzeko eta erabiltzeko pil-pilean dauden STEAM esparru desberdinetan. Eskerrik asko kide guztiei egindako lan bikainarengatik.

_________________Matematika ezagutzari ekin eta zabal ezazu________________

MateGuay Telegram-taldearekin bat egiteko 
jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join group" aukeratu. 

Mateguay Google Groupsera elkartzeko 
joan https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu.

2021-06-10

Integrar asignaturas en un ámbito STEAM: la propuesta valenciana

Hace ya años que oímos la expresión "tratamiento integrado de las lenguas". Se trataba de aunar esfuerzos de las diferentes asignaturas lingüísticas y sociales para impulsar un currículo coordinado en el que no hubiera solapamientos innecesarios. 

Por ejemplo, si en euskera se explicaban los adjetivos posesivos, en legua castellana y/o inglés se tendría en cuenta y se adaptaría la dinámica de la clase para profundizar, repasar, matizar... pero no repetir, sin más, lo que ya deberían de conocer alumnas y alumnos.

En principio, dada la naturaleza del conocimiento que se implicaba en dicha propuesta, su epistemología, parecía razonable que las lenguas que tratan con elementos "similares" tuvieran en cuenta sus prácticas para trabajar de forma coordinada. No parece que sea una cuestión que no hayan tenido en cuenta con anterioridad las personas diligentes que hayan ejercido la docencia a lo largo de la historia. Entra dentro de la lógica.

Pero... ¿se puede aplicar directamente dicha "filosofía" al otro gran ámbito del conocimiento el tradicionalmente conocido como científico-tecnológico en el que hoy en día se ha impuesto el anglicismo STEAM? La respuesta no es fácil y las personas de nuestro entorno con conocimientos matemáticos, científicos, tecnológicos consolidados y con experiencia en la docencia tienen serias dudas al respecto. No porque no fuera interesante, en la medida de lo posible, trabajar desde las diferentes asignaturas de forma coordinada sino por la posibilidad efectiva de encontrar aspectos de las diferentes materias que se repitan tan directamente.

En cambio, personas con importantes responsabilidades en la gestión educativa, y con evidentes carencias en ciencias, se muestran encantadas con el termino "STEAM" y animadas a impulsar su extensión y generalización mediante el impulso de diferentes proyectos, que se superponen al currículo sin sustituirlo y abarcando a grupos poco numerosos de alumnos, y que muchas veces acaban apareciendo en los medios de comunicación tradicionales con descripciones exitosas.

Pero, en ese sentido y por simplificar, nos parece claro que el concepto de fracción, la práctica de las operaciones entre fracciones, su clasificación, su representación, sus relaciones con la geometría y el cálculo, su participación en las expresiones algebraicas... son temas específicos de la asignatura de Matemáticas (aunque, efectivamente, a posteriori se puedan utilizar en todos los demás ámbitos de la realidad).

Parece ser que en algunas comunidades autónomas, especialmente en la valenciana, ya ha comenzado a extenderse este "tratamiento integrado de las ciencias" y el debate al respecto está subiendo de tono en las redes sociales y en los grupos de profesores.

En este sentido, hemos leído un artículo interesante en la Red Iberoamericana de docentes de Juan Quílez Pardo titulado "La imposición de integrar asignaturas en ámbitos" en el que se describen las dificultades para llevar adelante con éxito y equidad dicha propuesta. De allí extraemos este párrafo:

Existen muchos estudios rigurosos que señalan las carencias teóricas y las deficiencias metodológicas del trabajo por ámbitos, así como la ausencia de unas pruebas empíricas que apoyen su pretendida eficacia educativa. En primer lugar, resulta muy discutible que se pueda realizar efectivamente esa unificación de asignaturas, que supere lo puramente anecdótico. Las materias a integrar poseen una estructura conceptual que condiciona su desarrollo y, en consecuencia, su aprendizaje, lo que dificulta la existencia de planteamientos teóricos bien fundamentados de fusión de materias distintas que permitan llevarse a la práctica con garantía de que propicien aprendizajes auténticos. Cada una de las distintas disciplinas posee conceptos estructurantes específicamente jerarquizados que requieren presentaciones y procesos de construcción singulares, que se difuminan con esta nueva forma de trabajo. Como resultado, esa mezcla de materias provoca una devaluación relevante de la enseñanza de las ciencias, las matemáticas, las lenguas y las ciencias sociales. La pérdida de organización disciplinar, así como la selección casual de contenidos asociada, producen aprendizajes dispersos, inconexos y carentes de significado, con la generación de lagunas conceptuales y procedimentales, difíciles de cubrir en los siguientes cursos. Con ello se dificulta que el alumnado pueda construir el conjunto ordenado y relacionado de los distintos conocimientos que componen cada una de las materias. Pretender que además adquiera una visión holística entre todos los contenidos de las distintas áreas del ámbito, se presenta como una ilusión extremadamente utópica.

Un planteamiento y debate que recién ha comenzado pero que durará, sin duda,  y parece que se afianzará, estemos o no de acuerdo los profesionales del ámbito. Ya veremos.

_________________Agita y comparte tu conocimiento matemático________________

Para unirte al Grupo de Telegram MateGuay 
clica en https://labur.eus/MateGuayTT y elige "Join group".

Para unirte a MateGuay Google Groups 
ve a https://groups.google.com/g/mateguay y clica en "Unirme al grupo".


2021-06-01

Prest_Gara: 1. epearen, 914 Matematika eta STEAM irakaslearen Youtube kanala sortzen eta kudeatzen ikastaroa, Xabier Lizarragaren eskutik

Aurtengo Prest_Garararen Lehen eskaera-epea, 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra arte da eta Matematika arlorako honako ikastaroa dugu, aukeran: 914 Matematika eta STEAM irakaslearen Youtube kanala sortzen eta kudeatzen. 

Emailea Xabier Lizarraga dugu eta beste artikulu batean aipatu genuenez Youtube kanal batekin ari jo eta fuego: DBH 1en Flipped Classroomean hasteko Xabier Lizarragaren bideoak.

Xabier Lizarraga Usandizaga-Peñafloridan ari da aspaldi matematika irakasle eta kudeaketa ardurekin eta betidanik izan da Olinpiada Matematikoaren sustatzaile eta laguntzailea. Oraingoan, ordea, indartsu abiatu da bideoak argitaratzen bere Youtube kanalean. Bertan ehundaka bideo  ditu  zerrendetan egoki antolatuak (Gaur 2021-05-28an DBHrako propio honakoak, esaterako): DBH 1 (Lehenengoak, Azkenak) (167 bideo), DBH 2 (Lehenengoak, Azkenak) (166) DBH 3 (Lehenengoak, Azkenak) (124) DBH 4 (106). Horretaz aparte jrratzen ditu bita ere beste zenbait gai: Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa (13), 

Xabierrek berak azaltzen digu bere kanala bideo honekin:

Eta honako bideo motz honetan ikastaroaren planteamendua komentatu digu (Egizu klik irudiaren gainean eta denbora eman kargatzeko):

Beraz, badago zer ikasia  Prest_Garako 914 ikastaroarekin.

GOGORATU: XABIERREK EMANGO DUEN IKASTAROAN MATRIKULATZEKO, 
2021EKO MAIATZAREN 17TIK EKAINAREN 4RA ARTE, HEMEN 


_________________Matematika ezagutzari ekin eta zabal ezazu________________

MateGuay Telegram-taldearekin bat egiteko 
jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join group" aukeratu. 

Mateguay Google Groupsera elkartzeko 
joan https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu.

2021-05-27

Partekatzeko bi bide: MateGuay Google Groups eta Mateguay Telegram taldea


Partekatzeko bi bide:

Batzutan Matematikarako baliabideren bat, txio bat, bideoren bat, jardunaldi zein hitzaldiren bat interesgarria iruditzen zaigu eta partekatu nahiko genuke. Egon daitezke bide asko horretarako baina oraingoan bi aipatu nahi ditugu: 
  • MateGuay Google Groups-a, ordenadoretik emailak bidaliz gauzatu daitekeena.
  • MateGuay Telegram-taldea, mugikorratik partekatzeko aukera.
Aurrerantzean Mateguay blogeko (https://mateguay.blogspot.com/) sarrerak zein Matematika ikas-irakaskuntzaarako beste gai interesgarriak bide honetatik partekatuko ditugu eta, hitz hauen bitartez, gurekin elkartzera eta zure intereseko baliabideak partekatzera gonbidatzen zaitugu.

Mateguay Google Groups

Mateguay Google Groupsera elkartzeko joan  https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu. 
Hortik aurrera  mateguay@googlegroups.com era email bat bidaliz talde-kideei ailegatuko zaie zure ekarpena eta eurenak jaso ahal izango dituzu.

MateGuay Telegram-taldea

MateGuay Telegram-taldearekin bat egiteko jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join Group" aukeratu.

Dos opciones para compartir:

Algunas veces nos gustaría compartir algún recurso de Matemáticas, algún tweet, vídeo, jornadas o charla y si bien hay otras posibilidades para hacerlo queremos comentar las dos siguientes:
  • MateGuay Google Groups: para compartir desde el ordenador escribiendo un e-mail.
  • MateGuay Grupo deTelegram para compartir desde el móvil.
En adelante compartiremos en ambos las entradas del Blog MateGuay (https://mateguay.blogspot.com/) así como otros recursos que puedan ser interesantes para la enseñanza y el aprendizaje de las Matemáticas y te invitamos a que te unas y compartas tú también lo que te parezca interesante con ese fin.

Mateguay Google Groups

Para unirte a MateGuay Google Groups ve a https://groups.google.com/g/mateguay y clica en "Unirme al grupo". En adelante, enviando un e-mail a  mateguay@googlegroups.com podrás compartir con las/os componentes del grupo tus aportaciones y recibir las suyas.


Grupo de Telegram MateGuay

Para unirte al Grupo de Telegram MateGuay clica en https://labur.eus/MateGuayTTy elige "Join group".


2021-05-22

Matematikarako Prest_Gara ikastaroak 2021-2022an

Argitaratu berri da Prest_Gara deialdiaren 2021-2022 ikastaro-katalogoa. Irakaslegunean, ikastaro osorako sarbidea eta ikastaroen bilatzailea topatuko ditugu.

Matematikarako ikastaroak honakoak dira, 1. epearako bakarra eta 2.erako 15:

Lehen eskaera-epea, 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra arte:
Bigarren eskaera-epea:  2021eko irailaren 13tik urriaren 1era arte:

Gogoratu: matrikulatzeko,  lehen eskaera-epea, 
2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra arte, hemen 

2021-04-30

Geogebra ikasten Ibon Barrio-sen #FIKASI-kanalaren eskutik

Geogebra ikasteko bide anitzak ditugu. Ingelesez eta gazteleraz eskeintza handia dago, tutorialak zein Youtubeko bideotutorialak formatoetan. Bestalde, Geogebra Institutoen sareak prestakuntza zabala argitaratzen du. Badaude ere, irakasle banakoak euren lanak partekatzen eta, sarrera honetan, Ibon Barrio irakasleak sustatutako #FIKASI Youtube-kanala bermahaigaineratu nahi dugu. Blog honetako beste sarrera batean, FIKASI: Ibon Barrioren Fisikarako Youtube kanala gomendagarria izenekoan, aipatu genituen Ibonek Fisirako sortutako bideoak baina, oraingoan, Geogebra ikasteko eskeintzen digun sorta aipatzera goaz.


Urtebetean Ibonek 75 bideo baina gehiago argiratatu ditu, 8 erreproduzio-zerrendetan bikain antolatuak honako gaietan: Zinematika, FreeCAD, Arduino, Fisica 2 Bachillerato, SketchUp, GeoGebra, Química organiza eta Energia eta lana. 

GeoGebra izeneko kanalean 21 bideo ditu dagoeneko, gero eta interesgarriagoak eta osatuagoak. Baina bildumaren onurarik aipagarriena zera da: bideo hauek aukera bikaina eskeintzen digute Geogebraren bakarkako ikasketa bideratzeko irakasleoi, eta baita ikasleei ere. Tituloen artean honakoak topa daitezke:

Laster, Ibonek prestakuntza eskeintza plazaratuko digu GeoGebrara inguratu nahi dugunorentzat. Emango dugu horren berri laster hemen bertan. Bitartean badugu zer ikasi #FIKASI  Youtube kanalaren GeoGebra erreproduzio-zerrendan. Aukera bikaina gehien erabiltzen den matematikarako softwarera inguratzeko. Animatu.

2021-04-28

Dan Meyer eta Problemen ebazpena

Pilar Etxeberriak aipatu zigun Dan Meyer, problemen ebazpenean aditua. Nonbait bere TED aurkezpen batek eman zion sona. Badugu saiaoren gaztelerazko transkripzioa.


Dan-en filosofia honako esaldian laburbildu daiteke:"Hezkuntzaren helburua -nik horregatik hautatu dut irakasle izatea- ikasleak era emankor batez pentsatzera eramatean datza, euren ardura sortarazten duten alderdien gaineko galdeketa eta hausnarketa bultzatuz. Helburua da mantxo eta sakon pentsatu dezatela errealitateko gaien harira eta ez arinkeritik eta berehalakotasunatik."

Dan-ek problemen ebazpenerako sustatutako protokoloak  hiru pausu izango lituzke:

  1. Problema-egoera erakargarri bat aurkeztea ikasleen jakin-mina pizteko modukoa. Galderak ikasleek sortuko lituzkete.
  2. Ikasleak ebazpenaren bila abiatuko dira irakaslearen ahalik eta laguntza urrienarekin. Ikasleek datuak, neurriak, estimazioak eskatzen baldin badituzte hartuko du parte bakarrik irakasleak horiek ematen.
  3. Ebazpena lortu ondoren baieztatu egingo da eta haren egokitasunari buruzko eztabaida irekiko da ikerketa-bide berriei erreparatuz.
Famatua egin da Dan Meyer's Three-Act Math Tasks, hiru pausutan ebazteko Dan-en problema-zerrenda. Bertan, besteak beste, honako galderetatik abiatzen da ebazpen-prozesua:
Ideas y recursos para la clase de matemáticas izeneko Logroñoko CIFEren ikastaro batean Antonio Omatos en aurkezpen interesgarri bat ikus daiteke problemen tipologia irudikatzeko: Lo mejor de Dan Meyer.

Garai batean problemen ebazpena ikasgelan eta denen artean eztabidatu deitzen genion prozesurako balabideak dira Dan-ek eskeintzen dizkigunak. Azken finean, beste baliabide bat problemen ebazpenerako, eta lan horretan hasteko metodologia zehatz baten laguntza eskatzen dutenentzako.

2021-04-20

Arrazoia eta proportzioa irisgarriak PhET-en

PhET-n argitaratutako azken simulazioa, Arrazoia eta proportzioa, alderdi berriak dakartza kontzeptu matematiko klasiko hori eskuratzeko bidean izan ere, betiko interakzioari, kolore eta soinuaren erabilera gehitu dizkiote, ikasle gehiagorentzako irisgarritasuna areagotzeko. Aurretik bazeuden beste zenbait simulazio irisgarriak bana honako hau da lehenengoa irisgarri jaio dena. Ea bide honi ekiten dioten.

Aplikazio honetan, arrazoiak ezagutu eta sortzerakoan, pantailaren koloreek eta mugimenduari lotutako soinuek ere adieraziko digute gure erantzunaren egokitasuna. Bestalde erantzuna saguaren bitartez edota, pantaila interaktiboetan, esku batzuk zuzenean mugituz, lortu daiteke.

Baliabide honekin arrazoiak eta proportzioak kontzeptuak eskuratzeko bidea zabaltzen zaie bai zailtasun edota ezgaitasun (ikusmen- zein entzumen-urritasuna) duten ikasleei bai ikasle guztiei, azken hauei kontzeptua eskuratzeakoan zentzumen gehiagoren parte hartzea bideratuz.

Hona hemen simulazioa, haren funtzionamendua ezagutu nahi baldin baduzu berton praktika dezakezu:


Eta ondoren simulazioaren erabilera azaltzen duen bideo bat:

2021-04-12

PocketLab sentsoreak: STEAM proiektuak bultzatzeko beste aukera bat

PocketLab
PocketLab

PocketLab
sentsoreen bitartez alderdi zientifiko-teknologikoak sustatzeko ekimena da eta, bai planteamendua zein eskeintzen dituen baliabideen kostearengatik, STEAM sustatzeko indarrean dagoen deialdian parte hartzeko aukera interesgarria izan daiteke. 

Sentsoreak inalanbrikoak, multifuntzionalak eta urrutitik kudeagarriak dira, PocketLab Notebook tresnaren bitartez. Sentsoreak, paketetan edo banaka, dendan erosi daitezke. Gainera, adibideen biltegi bat eskeintzen dute.


Sentsoreak 4 motatakoak dira:


  1. PocketLab Air (318 $): airearen kalitatea, klima aldaketa eta aldagai klimatologiak aztertzeko aukera. Besteak beste, carbono dioxidoa, ozonoa, tenperatua, presioa, argiaren intentsiatea, humedadea... neurtzeko aukera.

  2. PocketLab Voyager (148 $): mugimendua, altitudea, argia, eremumagnetikoa... aztertzeko aukera. Besteak beste, azelerazioa, abiadura angularra, eremu magnetikoa, kokapena, abidura... neurtzeko aukera.

  3. PocketLab Weather (98 $): metereologia egunero aztertzea bideratzen duen tresna. Besteak beste, tenperatura, presioa, altitudea, argi-intentsitatea, humedadea, hintz-puntua... neurtzeko aukera.

  4. PocketLab Termo (39 $): tenperatura bien konparaketa edozein unetan. 


2021-03-24

STEAM proiektuak eta laguntza-sitea

Hezkuntza sailak STEAM proiektuak sustateko aurtengo deialdia argitaratu berri du, ikastetxe publikoetarako zuzenduta. 

Ikastetxeei laguntzeko asmoarekin, Leioako berritzeguneko Pilar Etxebarriak sustatuta,


STEAM proiektuak sitea argitaratu dute, beste zenbait berritzeguneetako kideen lankidetzarekin. Laguntza handia izan daiteke proiekturen bat aurkezterakoan, izan ere, behar diren honako alderdi guztiak jorratzen baiditu:

1.MULTZOA: STEAM
2. MULTZOA: baldintzak
3. MULTZOA: Generoa
4.MULTZOA: adibideak
5.MULTZOA: deialdia

Baliabideak lortzeko aukera interesgarria. Kideekin hitz egin eta anima zaitezte!