JM-k gonbidatu dit blog honetan parte hartzeko, horregatik lanari ekingo diot iaz, ikasketa lizentzian, eginiko mateko sekuentzia didaktikoen berri ematen.
Proiektuarekin hasi nintzenean, helburu nagusi bat nuen buruan: sekuentzia digitalen sortzea ikaste-irakaste prozesuan metodologia berria indartzeko asmoz web 2.0 erremintak erabilita.
Sekuentzia guztiak CC Creative Commons lizentziapean daude, beraz, erabiliz gero, publikoki egon behar dira, hau da guztion eskura.
Sekuentziak egiteko bi euskarri informatiko mota erabili ditut:
- GOOGLE SITES: materiala on-line eta komunitate eskolarraren eskura egoteko.
- EXE LEARNIG plataforma, materiala off-line moduan egoteko, eta hala, ikasleren batek ez badu posibilitaterik internetera konektatzeko, materialari sarbidea izateko, edo Moodle plataforma batera igotzeko.
- Google aplikazioak: BLOGa, GMAIL, DRIVE, Maps,...
- GLOGSTER
- DIPITY
- CODECOGS
- WIRIS
- HOT-POTATOES
- GEOGEBRA
- QUIZZES sortzeko hainbat online-erremintak
- OFFICE pack
Beno, ez dakit hasieran nituen helburuak nik nahi nuen bezain ondo bete ditudan, baina gutxienez hori izan zen nire helburua. Hemen dituzue ikusgai eginiko sei sekuentzia didaktikoak (nahiz eta oraindik EIMAren orrazketa ez pasatu (euskararen aldetik akatsak aurkituko dituzue, baina apurka-apurka zuzenduko ditut)):
Beste
web gune bat sortu dut sekuentzia didaktikoak jaisteko beste formatoetan:
Scorm, IMS, zip:
1 comentario:
Zorionak Maite, oso material onak iruditu zaizkit. Tangram proiektua da gehien gustatu zaidana; asko gustatu zait nola erlazionatu dituzun arlo desberdinetako helburuak proiektu batean.
Zorionak, berriro ere, eta mila esker material hauek partekatzeagatik.
Publicar un comentario