Blog honen beste sarrera batean eman genuen bi siten berri non Problemen ebazpena lantzeko baliabideak biltzen genituen: Matematika-problemak LHn eta Matematika-problemak BHn
Oraingoan euskaraz daudenetatik aukeraketa bat egitera gatoz: ez dira dauden guztiak baina ondorengo 10ok badaude, ustez, ezagunenen eta erabilien artean. Denak izan daitezke onak geletan Problemak Ebazten abitzeko eta irakasle norberak bere kolekziorako autaketak eta egokitzapenak egiten hasteko:
- Bat, Martin parrat; Problemen Ebazpena UEU (PDF, 31 o.a.) Problemen onurak, estrategiak eta adibideak euren sustapenerako.
- bi, Martin ipurdi; 2. DBHko Olinpiada matematikoaren problemak (Sarean 80-10 problama aukeratuak eta ebatziak)
- hiru, kolkoa bete diru; Eibarko mintegiaren problemak (Sarean, DBH eta Batxilergorako mailakatuak eta ebatziak)
- lau, zakurrak jango al au; Bideotutorialekin Aritz eta Luis (Polya, estrategiak eta algebraikoak)
- bost, kaka ta plost; Ekilikuo (Kurtzebarri BHI, Carlos Uranga, 1. & 2. DBH, 50 o.a.)
- sei, sillan esei; Xabier Mauleonen sorta (Internet izan aurretik Xabierrek Tolosan eta Lasarten landutako saila)
- zazpi, zakua bete zapi; Item liberatuak. ISEI-IVEIek Ebaluazio Diagnostikoetan erabilitako itemak .
- zortzi, katillua bete zorri; Tornamira Nafarroako Matematika Irakasleen Elkarteaten sorta, bertako Olinpiada matematikarako, Sarean topau ahal izan zen estrainekoa.
- beatzi, ikullua jun ta beia jetxi; Buruketak ebazteko tailerra LHko maila guztietarako problema sortak Isabel Etxenikeren eskutik.
- amar katua marmar; ?????
Zein izan daiteke 10.a sorta honetan? Esaiguzu iruzkinetan zure eritziz zein izan daiteke 10.a
2 comentarios:
Dozena erdi ariketa udarako: erantzunak: http://zientziakaiera.eus/2015/09/07/dozena-erdi-ariketa-udarako-erantzunak/
Jose Luis Ramos en blog eta lanak:
http://eginmatematika.blogspot.com.es/ eta https://sites.google.com/site/egingodugumate/ebazteko-problemak
Publicar un comentario