2017-09-05

Gauss proiektua eskuragarri gailu guztietarako

Azkeneko urteetan irakasle askok izan dituzte zailtasunak Gauss proiektuko Appletak erabili nahi izan dituztenean. Hasiera batean Appletak Java teknologian sortu ziren eta, gorabehera askoren ondoren, HTML5 ra egokitu dituzte euren sortzaile eta bultzatzaile izan diren Rafael Losada eta José Luis Álvarezek.

Beraz, orain bai, Gauss proiektuaren baliabide guztiak eskura ditugu banaka, gaika edota mailaka, online edo lokalean eta gailu guztietarako: PCak, tabletak eta mugikorrak. Berriro eskuratzeko aukera polita eta ikasleen mugikorrei beste erabilerak eskaintzeko bide interesgarria.

No hay comentarios: