2018-04-25

Matematika bertsotan

Matematikara hurbiltzeko bide berri bat marrazten hasia da: bertsolaritza. Hemen, bide horretan kontramaistra dabilen Jone Uria, 2016ko abuztuaren 14ean Zornotzan Matematikari kantatzen, 2+2 ez direla beti 4 aitzaki, horren seinale:
https://goo.gl/1agHFD 
Bi hilabete beranduago 2016ko urriaren 15ean, ailatu zitzaigun oiartzunen bat edo beste baina ez genion erreparatu, "Bertsoak eta matematika uztartuz Donostian" saioa burutu zen. Han aritu ziren Andoni Egaña, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Aitor Sarriegi Jone Uriak jarritako puntuari erantzuten. Saio horretako bertsoaldirik onenak ikus ditzakegu Bertsoak.eus atarian eta baliabide didaktiko giza erabili gure geletan.
2014ko abuztuaren 25ean Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Maialen Lujanbiok Matematika gaiari eutsi zioten txantxetan Problemen ebazpena aitzaki: diagonalak, erpinak, karratuak, triangeluak... eta euren bibentzia gazi-gozoak matematika inguruan airean:
https://goo.gl/P25v9n
Wikipedia Hezkuntzarako 1000 artikulu sustatzeko ekimen baten testuinguruan Jone Uria hasi da kontzeptu matematikoak azaltzen kantuz, Bertsomate izendatutako aukera paregabearekin Matematika bertsotan ikasteko bide berriak eskeiniz . Hona hemen orain arte kantatutako kontzeptuak:
Hezkuntza gaia jorratzen duten bertsoaldiak ugari dira eta hona hemen Bertsoak.eus atarian topa daitekeen zenbait:
Datorren ikasturtean eta PrestGaran, Hezkuntza Sailaren irakasleen prestakuntzarako programa barruan, Matematika eta bertsolaritza izeneko ikastaro bat eskeiniko da: Matematika eta bertsoak gustukoak ditugunok elkartzeko gunea izan dadila eta bertsoak eta matematika eskoletan uztartzeko bultzada.  

Azkeneko boladan gaztelerazko Cero poema-kanta hau famatua egin da:


Eta ingelesez kanta-poema That´s mathematics ere Matematikari zuzentzen zaio:

No hay comentarios: