2018-05-23

PHET: Azalera-modeloak eta biderketa osoak, hamartarrak eta algebraikoak


Askotan hitz egin dugu honetan PHET ekimenari buruz. Oraingoan plazaratu berri dituzten 4 simulazioen berri ematera gatoz:

Simulazio hauekin, trama baten azaleran oinarrituta, biderkaketa osoekin, hamartarrekin eta algebra adierazpenen lanketa egin daiteke modu interaktiboan eta pil-pilean dagoen gamifikazioa bultzatuz. Aipatutako 4 simulazioak zailtasun gorakorra dute eta aurrekoak barne hartzen dituzute, alegia. Beraz 4.ak  
Azalera-modeloan algebra izenekoa, aurreko guztiak hartzen ditu barnean.

Tresna bikaina curriculumaren alderdi asko lantzeko eta algoritmo desberdinekin aritzeko jolasteran.

No hay comentarios: