Ekimena Donostiako Miramar Jauregian gauzatuko da datorren uztailaren 2tik 4era eta 30 orduko balio akademikoa izango du. Saioak goizean izango dira eta Programan ikus daitezke xehetasunak.
Saioen dinamizatzaileak azkeneko urteetan PrestGara ikastaroetako irakasle ohiak dira: Eider Antxustegi-Etxarte, Goyo Lekuona, José Manuel López, José Luis Ramos eta Jesus Mª Rey; bestalde ikastroaren helburuak honela zehaztu dituzte:
- Heziberri 2020 egitasmoak Matematika konpetentziaren esparruan sustatu nahi duen praktika didaktikoak aztertu eta indartzeko proposamenak partekatu.
- Problemen ebazpenaren garrantzia Matematikan berrindartu eta Matematikaren berrikuntzarako eskaintzen dituen giltzarriak agerian ezarri.
- Ikasgelan azalpenak eta etxean ariketak? Zergatik? Beti? Matematika-ikasgela iraultzeko zergatia, teknikak eta praktikak mahai gaineratu.
- Era digitalean Matematikak dituen aukera bikainak erabiltzeko bideak eta praktika onak erakutsi eta horren adibideak jorratu elkarrekin.
- Ikasleen eboluzioaren hasierako etapetan eta une oro manipulazioak dituen abantailak eta horien zergatia azaldu eta proposamen eta jarduerekin ereduz adierazi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario