Simulazio batek fenomeno, lege edo propietate matematiko zein zientifikoa aztertzen du, hura osatzen duten elementuak pantailan erakutsiz, erabiltzaileak parametroak alda ditzan (pultsadore, helduleku, etengailu edo elementuren bat sortuz) sorturiko aldaketak une-unean ikusteko. Simulazioek ez dute testu asko ezta azalpen zehatzak ere eta azaldutako gaiari lotutako adierazpen grafikoak eskaintzen dituzte. Ondoren Soluzioen kontzentrazioa aztertzeko simulazioaren itxura ikus dezakegu.
Jolastu simulazioekin botoian sakatuz simulazio guztien multzora joko dugu. Irakasleak erregistratu botoian klik eginez, berriz, web gunean erregistra gaitezke eta horrekin simulazioetan oinarritutako jarduerak partekatu eta bertoko egile, itzultzaile eta irakas kideekin elkareragin.
Simulazioen orriak honelako itxura erakusten du:
Bertan, ezker aldean, menu bat ikus daiteke eta horren bitartez simulazioen artean bilaketak egin ditzakegu, erizpide desberdinen arabera. Eskuin aldean, berriz, panel batean simulazio guztien ikuspegi orokor bat ikusiko dugu. Simulazio guztien zerrenda alfabetikoa ere ikus dezakegu..
- Flash (Instalatuta beharko dugu Adobe Flash Player osagarria)
- Java (Kasu honetan simulazioa deskargatu behrko dugu erabili aurretik)
- HTML5 (Puntako teknologia edozein gailutan simulazioak erabiltzea bideratuko diguna, inongo softwarerik erantsi beharrik gabe gure nabegatzaileari)
- Sim berriak, azken aldian argitaratutako simulazioetara eramango gaitu
- HTML5, teknologia eraginkorren eta berrienarekin egindako simulazioetarako bidea gailu ororako
- Fisika, Biologia, Kimica, Lurraren zientziak eta Matematika arloetarakoak
- Ikasketa mailaren arabera, etapa guztietarako hurrenez hurren
- Tresnaz, iPada/Tablet eta Chromebook-etarako aukerak zehazten ditu
- Simulazio guztiak eta Itzuli simulazioak denak edo darabilgun hizkuntzara itzulitakoak
- Irakasleentzako baliabideak, azkenik, irakasleentzako ahlku eta baliabideak ditu bere baitan
Hona hemen PhET simulazioen aukerak laburbildu nahi dituen bideoa:
Beste zenbait bideo PhET simulazioei buruz:
- Aritmetika lantzen PhET simulazioekin (euskaraz)
- 0, 1 eta 2. mailako funtzioak aztertzen PhET simulazioekin (euskaraz)
- Función derivada e integral con simulaciones PhET (gazteleraz)
No hay comentarios:
Publicar un comentario