2019-02-26

STEAM hezkuntza formalean eta ez formalean

_________
Formalean
STEAM siglek  Science, Technology, Engineering, Art eta Mathematics hartzen dituzte barnean. Matematikaren, zientzien eta teknologiaren arteko lotura berezkoa da diziplina horietan. Beraz, nahita sorrarazi behar dira irakasgai horietako kontzeptuak, aldi berean eta era integratuan, ikasi ahal izateko egoerak, arazoak diseinatzeko eta ebazteko testuinguru praktiko batean, ingenieritzan lantzen diren era berean. Emilio Azuetaren STEAMerako aurkezpena:





GOIKO GENIALLY AURREKO URTERAKO INFORMAZIOA DU. 
AURTENGOA IZATEKO  STEAM hezkunta BISITATU.

Datorren hilean argitaratuko dute  STEAM proiektuen deialdia eta ikastetxeek euren proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte eta laguntzak jaso horiek aurrera eramateko. Deialdiaren inguruko informazioa honako web guneetan jaso daiteke: STEAM hezkunta web gunean Zientzia-hezkuntza ekimenak landutako web gunea eta bost ataletan banatuta:
Bestalde Prest_Garan, Irakasleentzako prestakuntza programaren barruan, gero eta gehiago dira eskainitako ikastraoak irakasleak STEAM planteamenduan prestatzeko eta berrikuntza sustatzeko. Laster argitaratuko da hurrengo ikasturterako ikastaroen zerrenda eta Ekainan eta Irailan irekiko dira izena emateko bi aukerak.
___________
Ez formalean
Innobasquek eta EDE fundazioak 2017. urtean sustatutako Hezkuntza ez formaletako erakundeetan STEAM proiektuak bultzatzeo eta sendotzeko gomendioen gida (Guía de recomendaciones para impulsar y fortalecer los proectos STEAM en las organizaciones de la educación no formal) komentatzera gatoz gaurkoan.

Dokumentua sortzeko bidea et agenteak aipatu ondoren STEMen definizoa ematen digute:
"Ezagutza bereizietan oinarritu ordez, modu osatuan bost diziplinen irakaskuntzan oinarritutako ikaskuntza-eredu berri bat da, diziplina arteko ikuspegiarekin eta aplikatuta."

Hezkuntza ez formalerako gomendio sorta bat dator ondoren eta, bertan txertatuta, adituen zenbait hausnarketa interesgarriak eta argigarriak. Esaterako:
  • Miguel Angel Queiruga: "STEAM proiektu bati ekin nahi baldin badiogu, hasteko, gure ingurunearekin konexioak bilatu behar ditugu. Horrek gauzen ikuspegia aldatzeko edo gure ingurukoari arreta gehiago eskaintzeko ariketa eskatzen du."
  • Fermin Serrano: "Orain, ezagutzarako sarbidea inoiz baino handiagoa da. Hori
    dela eta, jakin-mina bere horretan manten- tzen dutenek beste hainbeste edo gehiago
    ikas dezakete ikasgelatik kanpo.
    "
  • ...
Bukatzeko dokumentuan Jardunbide egokiak aipatzen dira:

No hay comentarios: