Sarrera hau tribunal-lagun eta La problematica izeneko Whatsapp taldekideak diren
Arturo eta Jesus Mari lagunei opa nahi diet eurekin ikasken dudan guztia eskertzeko.
Badirudi udaberri honetan botoa ematen asetzeko aukera franko izango ditugula eta horren atarian, behar bada, hauteskunde-prozesuen gaineko hausnarketa egiteko parada egokia izan daiteke.
Egia esan, sarrera honen kausa Eduardo Saen de Cabezonek argiratu berri duen ¿Cómo pueden las matemáticas ayudar a la democracia? bideoa izan da. Eduardok maiz aireratzen ditu matematikaren gaineko hausnarketak, dibulgaziorako formato erakargarrian, Derivando izeneko bere Youtube kanalean. Azken bideo horretan hauteskunde barrutien definizioak emaitzetan izan dezakeen erabateko eragina azaltzen digu bi azalpenekin: orokorrean aztertutako batekin (gorriak eta urdiñak) eta EEBBetako Filadelfiako barruti batekin (demokratak eta errepublikarrak). Beraz, espazioaren aldagaia aztertzen du eta hauteskundeetan izan dezaketen eragina.
Hurrengo hauteskundeei lotutako lurraldearen eraginaren gaineko beste azterketa adierazgarri bat: La importancia del territorio en el voto: el caso de Vox izan da. Azken lan honetan PPk lurraldeari lotutako zituen abantailak, Vox dela kausa, PSOEera pasa daitezkela ondorioztatzen da. Bizitzan bezala politikan ere, zeinek daki zein izango den gure hurrengo laguna?
Bideoak, ordea, urrutiko kasua eta abstrakzio bat aztertzen baditu ere guregan interes gehiago izan zezaketen kasuak honakoak liratekeen:
- Espaini mailan: barruti probintzialak (orokorretarako) eta erkidego-mailakoak (europearretan) edota barruti bakarra...
- Euskadi mailan: lurralde historikoen berdineko errepresentazioa 1-2-4 biztanle-kopuruaren proportzioarekin edota barruti bakarrarekin...
Hemen aipatutako bideoa:
Baina lurraldeari lotutako metodoez gain, hautatuen aukeraketa-metodoak ere gehitzen du aldagai eraginkorra emaitzetan. Gure ingurunean erabiltzen den metodoa d'Hondt legea da (Simulazailea). D´Hondt legeak ez du, onartua dago politikan eta matematikan, proportzionaltasuna gordetzen eta gehiengoa duten partiduen alde egiten du; batez ere, barruti txikietan, eserleku gutxi banatzen direnetan, alegia. Erabilitako metodo hori ordezkatzeko proposamenak ere badaude. Alemanian, Danimarkan, Norvegian eta Suedian erabiltzen den Sainte-Laguë metodoa, esaterako, zeinak proportzionaltasun handiagoko emaitzak ematen dituela dirudien d´Hondtekin parekatzerakoan.
Baina, d´Hondt legearen ezarpena inuzente ez bazen izan, ez gaitezen engaina, inongo aldaketarik sustatzera ailegatuko balitz --eta horretarako kontuak goitik behera aldatu beharko liratekeen-- hori ere ez zen inozoa izango, izan ere, Eugenio Heznándezek Matemáticas y sistemas electorales izeneko artikuluan demostratzen duen moduan boto-kopuru emaitza berdinarekin, aukeraketa metodo desberdinen iragazkia pasata, emaitza bestelakoak atera daitezke. Are gehiago, K. Arrowen ezinaren teoremaren arabera hauteskunde-metodo prefektua aurkitzeko nahia ezinezkoa da.
Irakaskuntzarako metodoetan esentzialismoek kalekoak suertatu diren bezala politikan ere, botoen banaketarako hauteskunde-metodoetan, ez dute ibilbide luzerik.
Gai interesgarriak ikasleekin elkarrizketa matematikoak gelan sustatzeko, mailei dagokien sakontasunarekin.
_____
Hauteskunde eta EAEko boto eboluzioari buruzko artikuluak Mateguay-en: Elecciones vascas (1/2) eta Elecciones vascas (2/2)
No hay comentarios:
Publicar un comentario