2019-12-04

PISA 2018 datuetan eta prentsan

Ezagutu berri ditugu prentsan 2018ko PISA ebaluazioaren emaitzak, bakarrik Matematika eta Zientzia ataletan, izan ere Espainian Irakurketa ataleko datuak ez dira oraindik argitaratu, arazo teknikoak direla kausa. Bai Matematikan zein Zientzian emaitza esaldi bakar batean honakoa da: "No tan bueno como el promedio de la OCDE: estable" iturri honetan ikus daitekeen bezala

OCDEren web horretako datuen arabera iazkoak, 2003-2018 datu-segidan, Matematikan emaitzak minimotik goraxeago daude bitartean, Zientzian okerrenak izan dira. Emaitzarik altuenak ateratzen dituzten ikasleak bi ataletan minimoan daude eta emaitzarik okerrenak ateratzen dituztenak, ordea, maximoan.

Hezkuntza ministeritzaren web guneanPISA 2018 informe español (.pdf 227 o.a.) informean, datuak Erkidego Autonomoen arabera sailkatu dira eta hurrengo mapetan ikus ditzakegu emaitzak:

  • Matematikan:
  • Zientzian:


Hona hemen datu horietan oinarritutako lehenengo titularrak zenbait egunkaritan, online bertsioetan oinarrituta:


Honeraino orain arte ezagutzen ditugun datuak eta kolore anitzetako laburpenak norberak osa dezan bere eritzia. Orokorrean, matematikan, eutsi egin diogu goiari eta ez da gutxi garai hauetan: zorionak horretan lan egin duzuen kideei eta ez etsi. 

No hay comentarios: