2020-02-06

Matematika-pasadizoak komiki batean

Saure-Txalaparta argitaletxeak komiki bat argitaratu berri du Matematika-aurkikuntzen pasadizoak biltzen: gazteleraz Historias extraordinarias eta euskaraz Aparteko historiak tituluekin.

Askotan entzun egin dugu, eta baita gomendatu ere,  historiako une bereziak erabiltzea komenigarria dela Matematikaren ikaskuntza sustatzeko eta ikasleen interesa pizteko.

Liburu hau komiki formato erakargarriarekin aukera gomendagarria da eta honela aurkezten digute argitaletxetik:


Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian

Nesim FintzHan-Mi Kim 2020

Matematikari aurpegia jartzea ez da soilik matematikari handien emaitza                garrantzitsuenak ezagutzea, baizik eta baita haiek testuinguruan kokatzea ere. Historiaren azalpen labur honetan, besteak beste Arkimedes, Eratostenes, Girolamo Cardano, Carl Friedrich Gauss, Ada Lovelace, Carl von Lindemann eta Evariste Galois agertzen dira, XIX. mendearen erdialdetik matematikak eklosio paregabea izatea eragin duten hainbat alderdi eta problema azaldu baitzituzten. Gazteengan grina eta edertasun matematikotik bereizi ezin den jakin-mina pizteko, zorroztasuna eta imajinazioa erabili behar ditugu. Komiki hau horren erakusgarri ona da.

No hay comentarios: