2021-07-09

bmath, LHko Matematikarako baliabide interesgarria


Diskalkulia lantzeko balaibideak bila bmath izeneko ekimenarekin topo egin dugu. bmath "ikasi matematikak modu dibertigarrian etxetik" lema erabiltzen du bere lana aurkezteko. Eskaintza hori bi ataletan zatitu dezakegu webgune bat eta App bat. Webgunaren atal batzuk, bertan eskainitako bideo-tutorialak esaterako, euskaraz ere badaude (baita gazteleraz, katalanez eta ingelesez). Zehatzago:

  1. Web-gunea https://www.bmath.app/ topa dezakegu eta bertan honako azpiatalak:
    • App, non App-a jeistera (App Storetik ala Google Playetik) eta erabiltzera animatzen gaituzten.
    • Bideo-tutoretza atala non 18 bideotutorial labur eskura ikus ditzakegu eragiketak, deskonposaketak... lantzeko.
    • Retos para casa, non 54 desafio aurkezten zaizkigun baliabide manipulagarriekin zein gabe burutzekoak.
    • Tienda. Baliabide manipulagarriak erosteko aukera eskainiko diguna.
  2. Appa (App Store ala Google Play) mugikorrekin eta tabletekin goiko baliabideak erabiltzeko bidea emango lukeena.
Appa ordaindu beharrekoa da eta ikusteko aukerarik ez dugu izan baina Web-guneak baditu Bideotutorialak euskaraz eta Desafioak gazteleraz (suposatzen dugu itzultzeko bidean egongo direla- edo) benetan erabilgarriak eskolan zein etxean.

Webaren planteamendua aniztasunari erantzuteko nahi argi bat badago, baita baliabide digitalak zein manipulagarriak uztartezkoa. Beraz, diskalkulia edo beste ikasteko berariazko zailtasunak (IBZ) dituzten ikasleekin erabiltzeko aukera bikaina iruditzen zaigu eta eskaintzen dituen baliabideak ezagutzera animatzen zaituztegu. 

_________________Matematika ezagutzari ekin eta zabal ezazu________________

MateGuay Telegram-taldearekin (21 members) bat egiteko 
jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join group" aukeratu. 

Mateguay Google Groupsera 
(25 members) elkartzeko 
joan https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu.

No hay comentarios: