FreeMind adimen mapak egiteko tresna
Ordenagailuen bitartez era konsziente eta emankorrez, adimen mapak eraikitzeko helburua duten jarduerek ezagutzaren eraikuntzan laguntzen dute. Era berean, adimen mapak dakigunaren errepresentazio fisikoa izango dira, konzeptuen arteko erlazioak nabarmenduz eta kontzeptu akatsak agerian jarriz.
Irudia: Joseba Kamio
Artikulu honen bitartez FreeMind programaren erabilgarritasuna adierazi nahi dizuet. FreeMind adimen mapak edo kontzeptu mapak egiteko balio duen tresna da, eskemak egiteko tresna.
Idatziak ez du nahi izan programak dituen funtzio guzien eskuliburu bat. Bai ordea, programa ezagutzen ez duenarentzat nabarmendu nahi ditut, interesgarriak diren zenbait gai.
Hasteko esango dut FreeMind programa askotan erabiltzen dudala. Besteak beste: bilera edo itzaldi baten notak jasotzeko, bat batean sortutako ideiak antolatzeko, idatzi baten laburpena egiteko, idatzi batean irudi moduan eskematxo bat txertatzeko, ea.
FreeMind-en abantailak
FreeMind bezalako programak asko daude, baina nik ezagutzen ditudanen artean niretzako erosoena da ondorengo arrazoiengatik:
- Testua idazteko erreza.
- Ideiak bisualki antolatzeko.
- Tekladuarekin erabiltzeko erreza adibidez:
- Insert: adar bat erantsi.
- Return: maila bereko adar bat erantsi.
- Sortutako fitxategiak gutxi pisatzen dute.
- Gordetzeko formatua nahiko estandarra da.
- Kopiatu aukerarekin egindakoa testu moduan esporta daiteke edozein testu prozesatzailera.
Tekla azkarrak
FreeMind programa, beste programekin gertatzen den bezela, bere benetazko erabilgarritasuna lortzeko tekla konbinazioak ikastea komeni zaigu.
Bideo honetan ikusi daiteke nola erabili tekla konbinazio horiek.
Hona hemen programak dituen beste ezaugarri batzuk:
- Klik egin eta adarrak hartu (edo Ctrl + Gezia gora / behera, edo Ctrl + Gezia ezkerrera / eskuinera) eta alde batetik bestera mugitu daitezke.
- Mapa osoa aukeratzen badugu eta kopiatu Word-era eraman daiteke eta egitura txukun eta garbi batean geratuko zaigu.
- Testu luzeak idatzi daitezke.
- Interneteko linkak sortu daitezke edo ordenadorean dauden karpeta edo fitxategietara lotura.
- Irudiak txertatu daitezke.
Matematikan ere bere erabilgarritasuna izan dezake gaiak era garbian azaltzeko. Esate baterako, gorputz geometrikoen sailkapena azaltzeko edo problema baten ebazpena egiteko. Hona hemen adibide bat.
Adimen mapak egiteko web zerbitzuak
FreeMind ordenadorean instalatu daitekeen programa da. Badaude interneten zerbitzu moduan mapak egiteko hainbat web orri, besteak beste:
Ondoko mapa Mindomo-rekin egina dago matematikarako baliabideak jasotzen dituena
FreeMindekin egindako lanak igo daitezke horrelako web orri askotara, erabiltzen duen formatua nahiko estandarra delako.
Beste baliabide batzuk
- FreeMind portablea
- FreeMind-i buruz gehiago jakiteko
- SociologíaContemporánea helbidean aurkituko duzu adimen mapak egiteko tresnen hautaketa bat.
Santiago Sesma
Berritzegune nagusia - IKT programa
Berritzegune nagusia - IKT programa
No hay comentarios:
Publicar un comentario