2020-03-16

Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta (2/X): GeoGebra

Gaurko sarreran, Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta (2/X)-ren gaian, GeoGebra dugu. GeoGebra izango da, bat aukeratu beharko bagenu, gaur egungo baliabide digital indartsuena matematikaren ikas-irakaskuntzarako eta, noski, baditu aukerak urrutiko irakaskuntzarako hasiera-hasieratik, eta programaren sakontasunetan sartu beharrik gabe.

Geogebrara jotzen baldin baduzu hona ailegatuko zara haueka hauekin:





  • A baliabideak bilatzeko leihoa
  • B kontu bat sortu edota sortuta baduzu zure eremuan sartzeko bidea
  • C Menua
  • D Konstrukzioak marrazten hasteko botoia
  • E Ikasgelarako baliabideak bilatzeko eta erabiltzeko bidea (Aren antzera)
  • F hizkuntza aldatzeko bidea
  • G GeoGebra aplikazio berriak (3D esaterako)
  • H Betiko GeoGebra eta beste zenbait aplikazio
  • I  Mugikorretarako aplikazioak
1. aukera  izango litzateke A edota E atalen bitartez lantzen ari garen gaiarako aukerak topatzea. Pentsa dezagun zatikiak lantzen ari garela (Zatikiak=Fracciones=Fractions). Hona hemen bilaketa hoien emaitzak:
Pentsa dezagun baliabide bat interesatzen zaigula, esaterako, Adding Fractions John Golden-en lan-orria eta https://www.geogebra.org/m/w6kbvzmp ,helbidean aurkitu dezakguna. Gure ikasleei bidaltzeko URL hori kopiatu eta emailez edo gela-kudatzailearen bitartez helaraziko diegu horren bitartez egin beharreko ariketen zerrendarekin. 

2. aukera: Liburu baten hainbat lan-orri lantzeko bidaltzea ikasleei han agertutako simulazioak lantzeko eta horrekin zenbait kontzeptu eureganatzeko. Esaterakozatikian giaren inguruan Fracciones decimales https://www.geogebra.org/m/UXbh4jeB liburua aukeratu dezakegu eta bertan dauden 14 lan-orrietatik batzuk zehaztu lan ditzaten.

3. aukera bat GeoGebra guk erabili konstruzioak gukgeuk sortzeko. Horretarako adituen laguntza izan dezakegu eta eurek argitaratzen dituzten bideo-tutorialak erabili. Esaterako, Alejandro Gallardok bere Youtubeko kanalean Triángulo Isosceles con GeoGebra bideoan nola azaltzen duen eraikuntza esanguratsu baten sorrera ikus dezakegu.

4. aukera GeoGebra gure kontua sortzea eta bertan nahi ditugun lan-orri zein liburu gorde eta baita ere gureak egin (egokituz gure ikasleen beharretara, hizkuntza barne) Hona hemn gure inguruko zenbait kideren kontuak eta bertan dituzten baliabide interesgarriak:


___

Irakasle askok aspaldi erabiltzen dituzte ikas-ikaskuntzarako gela-kudatzaileak, hau da, E-Learning-erako baliabideak (Google Classroom, Moodle, Edmodo... ) eta Simulazioak, laguntzaile matematiko moduan algoritmoak lantzeko edota modelizazio indartzeko. Irakasle horiek baliabideak partekatzen dituzte sarean eta horien berri ematen saiatuko gara egunero Irakasleen webguneak sorta (2/X) osatzen saiatuko gara.

2.- Jose Luis Ramos, Arrasate institutuko irakaslea:
___

Hurrengo eguneko baliabideak PhET eta Pilar Etxebarriaren webguneak.


___


Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta:

___

Baliabideren bat gomendatzen diguzu? Irakasle batenbaten lan gaomendagarria iruditzen zaizu? Esaiguzu, faborez, lopezirastorza@gmail.com-era edota 567701302-ra eta sorta honetan gehituko dugu, MILA ESKER!

1 comentario:

Bego Mentxaka Pérez dijo...

Lan bikaina JM, betikolez. Mila esker!!.