2020-03-18

Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta (4/X): Problemak

Gaurko sarreran, Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta (4/X)-ren gaian, Problemen ebazpena gaia jorratuko dugu.Curriculum eta matematikaren didaktika hobetzeko sortutako erreflesio guztietan, garrantzirik handieneko baliabidetzat jotzen da problemen ebazpena. Problemak ebazten, bizitzan zehar aurrez-aurre begiratu beharko dituzten egoera problematikoei aurre egiteko abileziak landuko dituzte ikasleek, eta prozesu horretan egindako ibilbideak eta landutako estrategiak eskolako arlo guztietara eta bizitza arrunteko egoera desberdinetara eraman ahal izango dituzte.

Problemak lantzeko baliabideak anitzak dira eta honakoak bildu ditzakete:
  • Problema solteak
  • Problema sortak
  • Ebazpen-estrategiak
  • Simulazioak...
Guzti horiek saiatu gara biltzen honako bi siteetan:

___

Irakasle askok aspaldi erabiltzen dituzte ikas-ikaskuntzarako gela-kudatzaileak, hau da, E-Learning-erako baliabideak (Google Classroom, Moodle, Edmodo... ) eta Simulazioak, laguntzaile matematiko moduan algoritmoak lantzeko edota modelizazio indartzeko. Irakasle horiek baliabideak partekatzen dituzte sarean eta horien berri ematen saiatuko gara egunero Irakasleen webguneak sorta (4/X) osatzen saiatuko gara.

4.- Marisa Berdasco Uribarri-Basauriko institutua: 

___

Hurrengo eguneko baliabideak Ariketa interaktiboak (Hot Potatoes, Kahoot...) eta Ramon Iriondo Bergara-ren baliabideak.

___
Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta:

___

Baliabideren bat gomendatzen diguzu? Irakasle batenbaten lan gaomendagarria iruditzen zaizu? Esaiguzu, faborez, lopezirastorza@gmail.com-era edota 567701302-ra eta sorta honetan gehituko dugu, MILA ESKER!

No hay comentarios: