Mostrando las entradas para la consulta eima ordenadas por relevancia. Ordenar por fecha Mostrar todas las entradas
Mostrando las entradas para la consulta eima ordenadas por relevancia. Ordenar por fecha Mostrar todas las entradas
2011-10-31
EIMAren materialak
Zientziaberri-n irakurri dugu EIMA katalogoaren berria. EIMA programa baliabideak euskaraz lortzeko saikera da: zuzenean sortuz ala itzuliz. Hezkuntza sailearen webean gunea du eta bertako Estekak eta Estilo-liburua atalak oso interesgarriak dira kontsultetarako. Web gune horretan bilaketak egin daitezke. "matematika" hitza, esaterako, 1064 sarrera ditu (47 HHn, 655 LHn, 200 DBHn, 34 batxilegorako). Blog bat sortu dute EIMA Katalogoa - Material berriak eta bertan 1998 geroztiko materiala erreferentziatu dute. Baliabide asko, adibidez, 120 Irale R-400, gehienak Lanbide Heziketakoak. (Matematika arloko Irale-lanak)
Etiketak/////Etiquetas
Baliabideak,
Eima,
Irale,
Recursos
2018-06-19
Bidaia Eider eta Xiomararekin funtzioetatik ekuazioetara
Iralek eta Eimak egindako lanak aipatu ditugu zenbaitetan: Irale, Eima. Oraingoan argitaratu berri duten lan batekin gatozkizue: Funtzioetatik ekuazioetara -Bidaia proiektua-.
Eider eta Xiomara ere ez ditugu estrainekoz. honetara ekartzen. Eiderren lanak laburbiltzea zaila da (Skechupmaticas, Agencia de viajes matemáticos, Makina bat ikastaro prestgaran, Youtube kanala ezaguna...) baita Xiomararenak ere: Mathematics in English ekimenaren sustatzailea izan zen eta Matematika ingelesez sitean bildu zittuen helburu horretarako baliabideak, esaterako.
Oraingoan Unitate Didaktiko bikaina gauzatu dute Funtzioetatik ekuazioetara -Bidaia proiektua- izenarekin:

Baliabide interesgarri hau MATEmatikarako UNITate DIDAktikoen, MATEUNITDIDA, sitean gehitu dugu eskura izan dezagun. Eskerrik asko Eider eta Xiomarari zuen eskuzabaltasunarengatik eta lana kideekin partekatzeagatik. Bejondeizuela!
Etiketak/////Etiquetas
Baliabideak,
BH,
Bidaiak,
Eima,
Irakasleak,
Irale,
Profesores,
Recursos,
Secundaria,
Unidades Didácticas,
Unitate Didaktikoak,
Xiomara_Geruzaga
2017-05-05
Unidades Didácticas para HEZIBERRI 2020 rako Unitate Didaktikoak
Heziberri 2020 argaitaratu zenetik zenbait arazo-egoera eta unitate didaktiko argitaratu dira Matematikarako, indarrean dagoen Proposamen Didaktikoa zabaltzeko. MATEmatikarako UNITate DIDAktikoak izeneko sitean, https://sites.google.com/site/mateunitdida/, horietako batzuk bildu ditugu eta Eskola 2.0 rako, Konpetentziak lantzeko, EIMA katalogoan bildutakoak eta ELKARREKIN garaiko EDEBEk HHrako-LHrako eta SANTILLANAK BHrako plazaratutakoak gehitu ditugu denak batera eta eskura izan ditzagun, Programazio berrietan arazo-egoerak eta unitate didaktikoak gauzatzerakoan. Aurrerantzean kaleratutakoak gehitzeko asmoa dugu eta falta direnak helarazi nahi bladin badiguzue eskertuko dizuegu. Eskerrik asko!
Desde la puesta en marcha del Proyecto Heziberri 2020 se han publicado diferentes ejemplos de situaciones problema y unidades didácticas con vistas a impulsar dicha Propuesta Didáctica. En el site UNIDades DIDÁcticas para las MATEmáticas (MATEmatikarako UNITate DIDAktikoak), https://sites.google.com/site/mateunitdida/, hemos recogido algunas de ellas y le hemos añadido los materiales creados para Eskola 2.0, para el desarrollo de la Competencias, los del catálogo EIMA y las impulsadas desde ELKARREKIN, tanto las de EDEBE para Infantil-Primaria como las de SANTILLANA para secundaria, con el fin de que todas ellas estén disponibles cuando tengamos que incorporar las situaciones problema y las unidades didácticas a nuestras programaciones. En adelante, añadiremos las nuevas propuestas que se publiquen o que nos hagáis llegar para completar dicha lista. ¡Muchas gracias!
| MATEmatikarako UNITate DIDAktikoak |
Etiketak/////Etiquetas
#berritzeguneak,
#bgnagusia,
#matesarea,
Arazo-egoreak,
Baliabideak,
Berritzegune Nagusia,
Berritzeguneak,
BN,
Recursos,
Siteak,
Sites,
Situaciones prob,
Unidades Didácticas,
Unitate Didaktikoak,
UUDD
2012-03-07
R400 deialdi berria: animatu eta parte hartu matematika-baliabide interesgarriak itzultzen!
IRALEko kideek R400en deialdi berria argitaratu dute euren webean (komeni da web horretan paseoaldi patxaroso bat ematea gero eta atal interesgarriagoak topatuko ditugu-eta: kontsulta-zerbitzua, Softwarea euskaraz, EIMA katalogoa...).
R400 aurreko edizioen ondorioz, argitaratu berri da EDAD materialaren 1. DBHrako euskarazko bertsioa, Eskola 2.0rako oinarrizko baliabidea jotzen duguna. Hemen informazio gehiago 1. DBHko EDAD euskaraz baliabideari buruz.
Bestalde, Garatu ikastaro batean, Proyecto Gaussen aktibitateen zati eder bat itzuli dute gure irakaskide talde batek, laster blog honetan zehaztuko dugun moduan. Bai EDADeko baliabideak 2. DBHrako eta baita Proyecto Gausseko aktibitateak (LHrako zein BHrako) ere R400en itzultzen jarraitzeko aukera ederrak izan daitezke; eta lan horretan animatuko bazina gure eta Iraleko lagunen laguntza izango zenuke. Animatzen la zara? (Kontakturako mateguay@gmail.com, Animatu, oso esperientzia aberasgarri izan daiteke-eta. Aurretik lan horretan ibili direnekin kontaktuan jarriko zaitugu eta ekipoan lan egiteko aukera izango duzu!)

lankidetza,
LH,
Matematika,
R400
Suscribirse a:
Entradas (Atom)