Aste honetan argitaratu dira EDAD proiektuaren 1. DBHko baliabideak euskaraz. Orain arte, DBH 4. B aukerakoak genituen bakarrik; baina orain, Eskola 2.0 programaren eskutik ikastetxeetako 1. DBHko geletara ailegatzen ari diren ordenadoreei txispak ateratzeko, aukera aparta dugu eskura.
Baliabideak 12 hamabostalditan daude antolatuta: Proiektuan, Eider Antxustegi-Etxarte, Iñaki Martínez de Antoñana, José Manuel López, Asier Oruetxebarria, Gemma Ucar, Irati Goikoetxea, Maria Jesus Ortego, Ione Etxaniz eta Iraleko Joseba Andoni Duandikoetxea eta Miren Sorkunde Lascurainek hartu dute parte. Zorionak!
1 comentario:
Eskerrik asko material honen euskaratze prozesuan lan egin duzuen guztioi: oso oso ondo datorkigu.
Publicar un comentario