Mostrando entradas con la etiqueta ehu. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ehu. Mostrar todas las entradas

2020-11-30

Argazkilaritza eta Matematika lehiaketa: Matematika klik batean


EHU-ko Matematika mintegiko kideek pi-egunarako, Martxoaren 3rako, hainbat jarduera antolatzen ari dira honako web gunean ikus daitekeen moduan:

Horien artean Argazkilaritza eta Matematika lehiaketa: “Matematika klik batean” 

Sarrera

Argazkigintza lehen mailako ikaskuntza-baliabidea da, bai eta dibulgazio-tresna indartsua ere. Argazkiek kontzeptu eta emaitza matematikoak ikustea errazten dute, matematika pertsonei hurbiltzeko modu bat dira eta osagai emozional oso indartsua dute. Joan den mendeko 80ko hamarkadatik lehiaketak deitu dituzten Irakasleen Elkarteek hori egiaztatu dute. Zorionez, gaur egun, argazkiak egiteko baliabideak pertsona guztien eskura daude, batez ere ikasleen eskura, eta horrek erraztu egiten du horrelako jardueretan parte hartzea.

Horregatik, "Martxoa, matematikaren hilabetea" proiektuak, DiMa dibulgazio-sareak antolatua; eta, besteak beste, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT), Matematikaren Sare Estrategikoaren (REM), Espainiako Matematika Errege Elkartearen (RSME), Matematika Aplikatuko Espainiako Elkartearen (SEMA), Kataluniako Matematika Elkartearen (SCM), Estatistika eta Ikerketa Operatiboen Elkartearen (SEIO), Matematikako Irakasleen Espainiako Federazioaren (FESPM), Casioren, Fred Olsenen, Hotel Jardín Tecinaren, Espainiako komunitate matematikoaren zati handi baten laguntza eta lankidetzarekin; estatu osoko DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IKASLEEI zuzendutako argazki matematikoen lehiaketa nazionala antolatzea proposatu du.

Parte hartzea sustatzeko erraz bete daitezkeen oinarri hauen arabera arautuko da. Dei berezia egiten diegu irakasleei, ikasleak parte hartzera eta ikaskuntza-baliabide horretaz baliatzera anima ditzaten.

OINARRIAK

1.- PARTE-HATZAILEAK: estatu espainoleko edozein ikastetxetan matrikulatua dagoen DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO (DBH) ikasle orok parte har dezake.

2.- HELBURUA ETA FORMATUA: parte-hartzaile bakoitzak bi argazki aurkez ditzake, nahitaez honako hauekin batera: 

a) Edozein ideia matematikorekin erlazioa duen izenburu bat.

b) Egilearen identifikazio datuak: izen osoa, helbide elektronikoa, kontakturako-telefonoa, hezkuntza maila (1., 2., 3., edo 4. DBH) eta ikasten duen ikastetxearen izena (izena eta helbide elektronikoa).

Argazkia digitala izan behar da, JPG-formatuan (1 eta 2 MB artekoa).

Argazkiak jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira, eta ezin dira beste lehiaketa batean sarituak izan, eta ezin izango dira beste lehiaketa batera aurkeztu, lehiaketa hau irekia dagoen bitartean.

3.- Balorazio-irizpideak izango dira irudian jasotako ideia matematikoa, esleitzen zaion izenburua eta kalitate teknikoa eta artistikoa.

4.- ENTREGATZEKO EPEAK ETA LEHIAKETAREN ERABAKIA

a) Parte-hartzaileek marzomates@ull.edu.es helbide elektronikora bidali beharko dituzte argazkiak, 2020ko azaroaren 16tik 2021eko otsailaren 6ra arte, egun horiek barne.

b) Bidalitako argazkiak “Martxoa, matematikaren hilabetea” proiektuak dituen 10 nodoen artean banatuko dira. Nodo bakoitzean, horretarako izendatutako epaimahaiak, 15 argazki aukeratuko ditu; eta 2021eko otsailaren 20a baino lehen bidaliko dizkio lehiaketako epaimahai orokorrari.

c) “Martxoa, matematikaren hilabetea” proiektuak izendatutako epaimahai nazionalak hautatuko ditu 15 argazki sarituak. Epaimahai horren erabakia apelaezina izango da.

5.- Epaimahaiaren erabakia: 2021eko martxoak 14ean egingo da publiko.

6.- SARIAK

Estatu mailan saritutako pertsona bakoitzak honako hauek jasoko ditu:

a) Egiaztapen-diploma bat.

b) Material dibulgatiboa eta teknologikoa.

c) 15 finalisten artean Gomera uhartean astebeteko bi lagunentzako egonaldia zozketatuko da.

7.- Lehiaketa honetan parte hartzeak OINARRIETAN datozen baldintza guztien onarpena dakar. Horietan aurreikusten ez den edozein kasu epaimahai nazionalak ebatziko du.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

“Martxoa, matematiken hilabetea” proiektuko lehiaketaren antolatzaileek saritutako 15 argazkiak argitaratzeko eskubidea izango dute, egoki iritziz gero.

Argazkien egileek lagatako irudien erabilera baketsua bermatzen dute, baita hirugarrenei kalterik egiten ez dietela ere. Oinarri hauek bete eta garatzeko beharrezkoak diren jabetza intelektualeko- eta industrialeko-eskubide guztiak lagatutzat hartuko dira.

Legea betez, ez da onartuko adingabeko bat identifikatzeko moduko argazkirik, gurasoen edo legezko tutoreen baimen espresurik aurkezten ez bada.

2018-09-20

Prestakuntza-aukerak Matematikan 2018-2019 ikasturtearen hasieran

2018-2019 ikasturtearen hasierarekin batera, prestakuntza aukera-zaparrada datorkigu Matematika gustuko edota langaia dugun irakasle-hezitzaile-aholkularientzako, HHtik eta BHraino. Hona hemen hiru ataletan banatuta, aukera horien berri eta informazioa: EHUko Uda Ikastaroetako online ikastaro bat, Berritzegune Nagusiak antolatutako 3 ikastaro,  eta Prest_Gara programako bigarren faseko ikastaroak:

1.- EHUko Uda Ikastaroak online ikastaro bat 
(izena emateko epea ikastaroaren hasiera arte)Matematikaren oinarriak Haur Hezkuntzan Data: 2018-10-01 

2.- Berritzegune Nagusiak antolatutakoak:
3.- Prest_Gara programaren bigarren faseko ikastaroak (izena emateko epea irailaren 28ra arte da). Hona hemen deialdiaPrest Gara web-gunea eta eskaerak luzatzeko Irakaslegunea. 
  • 264 Construyendo juntos el site del profesor de Matemáticas. Fitxa ikusi
  • 273 Flipped classroom Matematikan. Fitxa ikusi  
  • 274 Geogebra gelan. Fitxa ikusi
  • 276 Geometria eta Diseinua 2D eta 3Dn SketchUp-ekin. Fitxa ikusi 
  • 286 Matemáticas de Bachillerato, fundamentales en Ingeniería. Fitxa ikusi
  • 287 Matematika eskuekin (ondoren abstrakziora jo ahal izateko). Fitxa ikusi
  • 289 Matematika eta Bertsolaritza. Fitxa ikusi
  • 290 Matematika interaktiboak. Fitxa ikusi 
  • 295 Moodle Matematikan eta Zientzietan. Fitxa ikusi
  • 300 Papiroflexia para aprender y disfrutar. Fitxa ikusi
Animatu: eskeintza anitza eta interesgarria elkarrekin ikasteko!

2018-05-03

Uda ikastaroa: Matematika irauli problemak ebazten eta baliabide digital eta manipulagarriekin

EHUaren Uda Ikastaroak programa barruan, #H21-18 Matematika irauli problemak ebazten eta baliabide digital eta manipulagarriekin ikastaroa problemen ebazpenera bide desberdinetatik hurbiltzeko saiakera bat da, bai aniztasun metodologikotik zein teknika eta baliabide desberdinen erabileratik. Informazio gehago.

Ekimena Donostiako Miramar Jauregian gauzatuko da datorren uztailaren 2tik 4era eta 30 orduko balio akademikoa izango du. Saioak goizean izango dira eta Programan ikus daitezke xehetasunak.

Saioen dinamizatzaileak azkeneko urteetan PrestGara ikastaroetako irakasle ohiak dira: Eider Antxustegi-Etxarte, Goyo Lekuona, José Manuel López, José Luis Ramos eta Jesus Mª Rey; bestalde ikastroaren helburuak honela zehaztu dituzte:
  • Heziberri 2020 egitasmoak Matematika konpetentziaren esparruan sustatu nahi duen praktika didaktikoak aztertu eta indartzeko proposamenak partekatu.
  • Problemen ebazpenaren garrantzia Matematikan berrindartu eta Matematikaren berrikuntzarako eskaintzen dituen giltzarriak agerian ezarri.
  • Ikasgelan azalpenak eta etxean ariketak? Zergatik? Beti? Matematika-ikasgela iraultzeko zergatia, teknikak eta praktikak mahai gaineratu.
  • Era digitalean Matematikak dituen aukera bikainak erabiltzeko bideak eta praktika onak erakutsi eta horren adibideak jorratu elkarrekin.
  • Ikasleen eboluzioaren hasierako etapetan eta une oro manipulazioak dituen abantailak eta horien zergatia azaldu eta proposamen eta jarduerekin ereduz adierazi.

Aukera polita Matematikaren giltzarri den Problemen ebazpena lantzeko giro eta ingurune bikainean.

2012-09-04

Reflexiones y Experiencias en torno a la enseñanza de las matemáticas #REEM12

Mañana comienza el Curso de Verano de la Universdad del País Vasco C9 Reflexiones y Experiencias en torno a la enseñanza de las matemáticas en el Palacio de Miramar de San Sebastián.
                                 /////
Bihar hasiko da Donostiako Miramar Jauregian
C9 Reflexiones y Experiencias en torno a la enseñanza de las matemáticas Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroa.

Etiketa: #REEM12