2017-09-18

PHET berria: Pendulu-laborategia

PHET ekimenaren Pendulu-laborategia aukera berria argitaratu dute honako ezaugarrekin:
  • Penduluan eragina duten aldagaiak zehazteko esperimentuak diseinatu daitezke
  • Penduluaren periodoa aldagai horien menpe dagoela zenbakiekin deskribatu ahal izango dugu
  • Angelu txikia zer den eta haren hurbilketa azalduko dugu
  • X Planetaren grabitate-indarra zehaz dezakegu
  • Energia mekanikoaren kontserbazioa azalduko dugu zinetikoa eta potentziala erabiliz
  • Penduluaren energia-grafikoa deskriba dezakegu haren kokapen eta abiaduraren arabera
Hona hemen simulazioaren loturak euskeraz, gazteleraz eta ingelesez eta azalpen bideoenak:
    Baliabide hau HTML5 teknologiarekin egina dago eta beraz gailu guztiekin (PC, tableta zein mobilarekin) eta sistema guztiekin (Windows, macOS, Android, iOS...) erabil dezakegu Flash eta java teknologiek eman ohi diguten arazo horiek gainditu beharrik gabe.

    2017-09-14

    PHET: Adierazpen-aldaketa, Cambio de expresiones

    Mateguay blogaren aurrekoa sarrera batean PHETek matematika arlorako argitaratutako azkeneko simulazioaren berri ematen genuen eta orain, bideotutorial batekin, haren funtzionamendua azaltzen saiatu gara.

    En una entrada anterior del Blog Mateguay comentabamos la última simulación de PHET para el área de matemáticas y ahora, mediante el siguiente tutorial, hemos tratado de explicar su funcionamiento:

    2017-09-12

    Matematika interaktiboak

    Prest_garako datorren faserako matrikulazio-epea zabalik dugula aipatzen genuen aurreko batean eta eskura dugun ikastaro bat 278 Matematika interaktiboak izenekoa da. Ikastaro honetan izandako aurreko edizioetan 100 kidek baino gehiago parte hartu duzue dagoeneko eta Prest_Garan eskaintzen diren arrakastatxuenetakoa da, orain dela dagoneko laupabost urte Eider Antxustegi-Etxartek tutoreak bultzatu zuenetik. 

    Eiderrek tutorizatuko duen ikastaro horretan honako tresna hauek ezagutu, adibideak aztertu eta gelan probatu ahalko ditugu, besteak beste: Blogger, Photomath, Dragon Box, Kahoot, Sketch Up, Educaplay, Educaplus, Thatquiz, Descarte-EDAD-Canals-Gauss proiektua-, JClic, Geogebra, Phet... Aukera bikaina eguneratzeko eta gure gela-jarduera aberasteko tresna digitalekin. Orain da unea apuntatzeko: IRAKASLEGUNEra jo

    2017-09-08

    PHET berria: Adierazpen-aldaketa

    PHET ekimenaren aukera berria adierazpen aljebraikoak lantzeko argitartu berri dute: txanponetatik
    hasi eta adierazpen aljebraikorainoko bidea egin ondoren bukaerako jolasten atalean hasteko prest egongo zara. Hona hemen loturak:

    Baliabide hau HTML5 teknologiarekin egina dago eta beraz gailu guztiekin (PC, tableta zein mobilarekin) erabil dezakegu eta sistema guztiekin (Windows, macOS, Android, iOS...) aurreko sarrera batean Gausserako azaldu genuenaren harira.

    Prest_gara ikastaroak, 2017-2018ko 2. eperako matrikulazioa ///// Matriculación Cursos Prest_gara del 2º plazo del 2017-2018

    Prest_gara deialdiaren eskaintza kastaroen zerrenda osoarekin Liburuxka batean ailegatuko zen ikastetxe guztietara aurreko ikastaroaren, 2016-2017aren, bukaeran.

    Bigarren faseko ikastaroentzako, hau da Urria aurrerantzerako ikastaroentzako,matrikula-epea irailaren 11 eta 29 bitartekoa da.  Beraz DATORREN ASTELEHENEAN izena eman ahal izango dugu.

    Gogoratu: 2. faserako matrikula-epea irailaren 29an bukatuko da; izena emateko IRAKASLEGUNEra jo. Hona hemen 2. fase horretan Matematikarako propio eskaintzen diren ikastaroak::
    /////
    Del 11 al 29 de septiembre abierto el segundo de matrícula para los cursos Prest_gara. Toda la información en la página de PREST_GARA.  Los anteriores son los cursos del área de matemáticas para esta segunda fase..

    2017-09-05

    Geogebra appen nobedadeak

    Kalkulagailu grafikoa
    Geometria
    Geogebrak bi aplikazio berritu ditu azkeneko egunetan Kalkulagailu grafikoa (Google Play eta App Store) eta Geometria (Google Play eta App Store)  izenekoak. Zer berri dakartzaten honako Aplikazio berrien nobedadeak dokumentuak bildu dituzte.

    Geogebraren baliabide guztiak Deskargak orrian daude eskuragarri.

    Gauss proiektua eskuragarri gailu guztietarako

    Azkeneko urteetan irakasle askok izan dituzte zailtasunak Gauss proiektuko Appletak erabili nahi izan dituztenean. Hasiera batean Appletak Java teknologian sortu ziren eta, gorabehera askoren ondoren, HTML5 ra egokitu dituzte euren sortzaile eta bultzatzaile izan diren Rafael Losada eta José Luis Álvarezek.

    Beraz, orain bai, Gauss proiektuaren baliabide guztiak eskura ditugu banaka, gaika edota mailaka, online edo lokalean eta gailu guztietarako: PCak, tabletak eta mugikorrak. Berriro eskuratzeko aukera polita eta ikasleen mugikorrei beste erabilerak eskaintzeko bide interesgarria.

    2017-06-05

    El chimborazo desbanca al Everest

    Nada menos que en casi 2 km y medio... ya que ésa es la distancia en que lo supera respecto al centro del geoide terrestre.

    En un artículo publicado en ABC, nuestro compañero y amigo Fernando Fouz nos explica que el punto más cercano de nuestro planeta al Sol no es la punta del Everest, tal y como en un principio todos pudiéramos imaginar, sino la cumbre del Chimborazo de Ecuador.

    Fernando comienza mostrándonos diferentes criterios para medir las montañas de nuestro planeta, tales como el "topográfico" o el "orográfico", con el no disimulado objetivo de apuntar a las matemáticas y en especial a la "topología" para fundamentar sus conclusiones aquéllas que, tal como apuntábamos en el título, pueden llevarnos sustituir del podio de las montañas más altas al Everest por el Chimborazo, topológicamente hablando. Una lectura interesante para final de curso.

    2017-05-16

    "Flipped Classroom beste era bat ikasteko: ikaslea protagonista", Prest_Gara-ko ikastaroa Jesus Mª Rey-ren eskutik.

    Jesus Mª Rey-ek, Prest_Gara ko 784Flipped classroom Matematikan ikastaroan, hori da eraldatu nahi duena: ikaslea jasotzaile paperatik sortzaile eta protagonistara eraman nahi du eta horretarako behar diren teknikak eta dinamikak landuko ditu bere ikastaroan. 

    Jesusen lanaren berri izateko bere siteak Matematika 4. DBH Flipped eta Matematika II Flipped bisitatu dezakegu edota bere kanala Youtuben non ehundaka bideo eta  30 erreprodukzio-zerrenda ikus daitezkeen.


    Ez da lehengo aldia Jesus blog honetan agertzen dena:


    http://mateguay.blogspot.com.es/2014/12/entrevista-un-profesor-flipador-de-la.html

    http://mateguay.blogspot.com.es/2014/11/invirtiendo-la-clase-de-matematicas.html
    http://mateguay.blogspot.com.es/2013/12/flipped-classroom.html

    Aukera bikaina gure gelari eta bertoko dinamikari astinaldi bat emateko. Izena emateko epea datorren 26ean bukatuko da; izena emateko, kontuan izan, IRAKASLEGUNEra jo behar duzu.