2021-07-13

Smartick testa diskalkuliarako

Diskalkulia diagnostikatzeko testen bila libreak ez direnak eta, gainera, garesti xamarrak asko topatu ditugu. Ezagunen artean, gure inguruan, TEDI-MATH, TEMA-3di-CALC... Baina, ezustean, bi aukera libre ere agertu zaizkigu: bat paperean burutzeko,   BERDE, eta beste bat Smartick testa online eta berehalako emaitza helarazten duena.

Smartick aplikazioa  Daniel de Vegak eta Javier Arroyok 2011. urtean sortu zuten eta badu bertsio bat gazteleraz honako izenbururarekin: Smartick, El método online de matemáticas y lectura para niños de 4 a 14 años. Baliabideak erabiltzeko pagatu behar denez ezin izan ditugu zehztasunez aztertu baina planteamendu egokia antzeman dakieke aurrkezte duten adibideei. Smartick-ek bere eskaintza ezagutarazteko Diskalkulia diagnostikatzeko test bat ere sortu dute, Malagako eta Valladolid-eko unibertsitateen lankidetzan, honako izenburua duena Test de discalculia, detecta el riesgo a tiempo, sarrera honetan komentatu nahi duguna.

Testa helbide honetan egin daiteke. 

Diskalkulia antzemateko edaderik egokiena 6 eta 8 urte bitartekoa da eta diagnostiko goiztiar horrek interbentzioa bideratzeko aukera zabaltzen du, zailtasunak gutxitze aldera. Diskalkulia agertzen denean tutorea ikastetxeko orientazio-zerbitzuarekin jarriko da harremanetan ebaluazio oso bat gauzatzeko. Ebaluazio horrek, matematika ebaluatzekoko galderekin batera, adimena, arreta eta irakurketarako beste zenbait proba ere izan beharko ditu.

Diskalkulia, zenbakiak ulertzeko eta kalkuluak burutzeko zailtasuna, erabat desagertuko ez bada ere landu landu badaiteke eta haren ondorio zitalak gutxitu. Smartick-en aukera interesgarria izan daiteke diskalkulariarekin topo egiten duten maisu-maistra zein gurasoentzako besteak beste.

     _________________Matematika ezagutzari ekin eta zabal ezazu________________


MateGuay Telegram-taldearekin (22 members) bat egiteko 
jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join group" aukeratu. 

Mateguay Google Groupsera 
(25 members) elkartzeko 
joan https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu.

No hay comentarios: