Mostrando entradas con la etiqueta Prest_gara. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Prest_gara. Mostrar todas las entradas

2021-06-01

Prest_Gara: 1. epearen, 914 Matematika eta STEAM irakaslearen Youtube kanala sortzen eta kudeatzen ikastaroa, Xabier Lizarragaren eskutik

Aurtengo Prest_Garararen Lehen eskaera-epea, 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra arte da eta Matematika arlorako honako ikastaroa dugu, aukeran: 914 Matematika eta STEAM irakaslearen Youtube kanala sortzen eta kudeatzen. 

Emailea Xabier Lizarraga dugu eta beste artikulu batean aipatu genuenez Youtube kanal batekin ari jo eta fuego: DBH 1en Flipped Classroomean hasteko Xabier Lizarragaren bideoak.

Xabier Lizarraga Usandizaga-Peñafloridan ari da aspaldi matematika irakasle eta kudeaketa ardurekin eta betidanik izan da Olinpiada Matematikoaren sustatzaile eta laguntzailea. Oraingoan, ordea, indartsu abiatu da bideoak argitaratzen bere Youtube kanalean. Bertan ehundaka bideo  ditu  zerrendetan egoki antolatuak (Gaur 2021-05-28an DBHrako propio honakoak, esaterako): DBH 1 (Lehenengoak, Azkenak) (167 bideo), DBH 2 (Lehenengoak, Azkenak) (166) DBH 3 (Lehenengoak, Azkenak) (124) DBH 4 (106). Horretaz aparte jrratzen ditu bita ere beste zenbait gai: Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa (13), 

Xabierrek berak azaltzen digu bere kanala bideo honekin:

Eta honako bideo motz honetan ikastaroaren planteamendua komentatu digu (Egizu klik irudiaren gainean eta denbora eman kargatzeko):

Beraz, badago zer ikasia  Prest_Garako 914 ikastaroarekin.

GOGORATU: XABIERREK EMANGO DUEN IKASTAROAN MATRIKULATZEKO, 
2021EKO MAIATZAREN 17TIK EKAINAREN 4RA ARTE, HEMEN 


_________________Matematika ezagutzari ekin eta zabal ezazu________________

MateGuay Telegram-taldearekin bat egiteko 
jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join group" aukeratu. 

Mateguay Google Groupsera elkartzeko 
joan https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu.

2021-05-22

Matematikarako Prest_Gara ikastaroak 2021-2022an

Argitaratu berri da Prest_Gara deialdiaren 2021-2022 ikastaro-katalogoa. Irakaslegunean, ikastaro osorako sarbidea eta ikastaroen bilatzailea topatuko ditugu.

Matematikarako ikastaroak honakoak dira, 1. epearako bakarra eta 2.erako 15:

Lehen eskaera-epea, 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra arte:
Bigarren eskaera-epea:  2021eko irailaren 13tik urriaren 1era arte:

Gogoratu: matrikulatzeko,  lehen eskaera-epea, 
2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra arte, hemen 

2019-03-13

Prest_Gara 274 – Geogebra gelan ikastaroaren bideoak

Aurtengo Prest-Gara prestakuntza aukeran, izenburuko titulua zuen ikastaroa Geogebra gelan burutu zen, UEUk antolatuta eta Aitzol Lasa Oiarbide, Jaione Abaurrea Larrayoz, Andrea Ichaso Astiz ren eskutik, eta horretan, ikasleek landutako gai interesgarrien harira, bideo-sorta bikaina ari dira argitaratzen.  Lan interesgarri horiek UEUren Toutube kanalaren PG: 274 Ikasleen proiektuak (18/19) erreproduzio-zerrendan ikus daitezke, prestakuntza-ikastaroetarako eredugarria iruditzen zaigun ekimena gauzatuz:



2018-09-20

Prestakuntza-aukerak Matematikan 2018-2019 ikasturtearen hasieran

2018-2019 ikasturtearen hasierarekin batera, prestakuntza aukera-zaparrada datorkigu Matematika gustuko edota langaia dugun irakasle-hezitzaile-aholkularientzako, HHtik eta BHraino. Hona hemen hiru ataletan banatuta, aukera horien berri eta informazioa: EHUko Uda Ikastaroetako online ikastaro bat, Berritzegune Nagusiak antolatutako 3 ikastaro,  eta Prest_Gara programako bigarren faseko ikastaroak:

1.- EHUko Uda Ikastaroak online ikastaro bat 
(izena emateko epea ikastaroaren hasiera arte)Matematikaren oinarriak Haur Hezkuntzan Data: 2018-10-01 

2.- Berritzegune Nagusiak antolatutakoak:
3.- Prest_Gara programaren bigarren faseko ikastaroak (izena emateko epea irailaren 28ra arte da). Hona hemen deialdiaPrest Gara web-gunea eta eskaerak luzatzeko Irakaslegunea. 
  • 264 Construyendo juntos el site del profesor de Matemáticas. Fitxa ikusi
  • 273 Flipped classroom Matematikan. Fitxa ikusi  
  • 274 Geogebra gelan. Fitxa ikusi
  • 276 Geometria eta Diseinua 2D eta 3Dn SketchUp-ekin. Fitxa ikusi 
  • 286 Matemáticas de Bachillerato, fundamentales en Ingeniería. Fitxa ikusi
  • 287 Matematika eskuekin (ondoren abstrakziora jo ahal izateko). Fitxa ikusi
  • 289 Matematika eta Bertsolaritza. Fitxa ikusi
  • 290 Matematika interaktiboak. Fitxa ikusi 
  • 295 Moodle Matematikan eta Zientzietan. Fitxa ikusi
  • 300 Papiroflexia para aprender y disfrutar. Fitxa ikusi
Animatu: eskeintza anitza eta interesgarria elkarrekin ikasteko!

2017-09-26

Problemak ditugu Jose Luis Ramos-ekin

Gure kide eta laguna Jose Luis Ramosek ehundaka problema eskaintzen dizkigu bere lan fin eta jarraiaren ondorioz. Orain dela urte batzuk Prest_Gara ikastaroetan berarekin lanean aritzeko aukera eskaintzen digu eta horren ondorioz urtero 100 problema adierazgarri eta ebatziak argitaratzen ditu, euskaraz dugun zerrendarik interesgarrienetakoak osatuz. Hona hemen bere azkeneko lanak:


Gogoratu Mateguay blogaren goiko MateUUDD pestañatik Unitate Didaktikoen biltegira jo dezakegula.
Eskerrik asko Jose Luis zure eskuzabaltasunarengatik eta segi horrelako problemak ematen! ;-)

2017-09-12

Matematika interaktiboak

Prest_garako datorren faserako matrikulazio-epea zabalik dugula aipatzen genuen aurreko batean eta eskura dugun ikastaro bat 278 Matematika interaktiboak izenekoa da. Ikastaro honetan izandako aurreko edizioetan 100 kidek baino gehiago parte hartu duzue dagoeneko eta Prest_Garan eskaintzen diren arrakastatxuenetakoa da, orain dela dagoneko laupabost urte Eider Antxustegi-Etxartek tutoreak bultzatu zuenetik. 

Eiderrek tutorizatuko duen ikastaro horretan honako tresna hauek ezagutu, adibideak aztertu eta gelan probatu ahalko ditugu, besteak beste: Blogger, Photomath, Dragon Box, Kahoot, Sketch Up, Educaplay, Educaplus, Thatquiz, Descarte-EDAD-Canals-Gauss proiektua-, JClic, Geogebra, Phet... Aukera bikaina eguneratzeko eta gure gela-jarduera aberasteko tresna digitalekin. Orain da unea apuntatzeko: IRAKASLEGUNEra jo

2017-09-08

Prest_gara ikastaroak, 2017-2018ko 2. eperako matrikulazioa ///// Matriculación Cursos Prest_gara del 2º plazo del 2017-2018

Prest_gara deialdiaren eskaintza kastaroen zerrenda osoarekin Liburuxka batean ailegatuko zen ikastetxe guztietara aurreko ikastaroaren, 2016-2017aren, bukaeran.

Bigarren faseko ikastaroentzako, hau da Urria aurrerantzerako ikastaroentzako,matrikula-epea irailaren 11 eta 29 bitartekoa da.  Beraz DATORREN ASTELEHENEAN izena eman ahal izango dugu.

Gogoratu: 2. faserako matrikula-epea irailaren 29an bukatuko da; izena emateko IRAKASLEGUNEra jo. Hona hemen 2. fase horretan Matematikarako propio eskaintzen diren ikastaroak::
/////
Del 11 al 29 de septiembre abierto el segundo de matrícula para los cursos Prest_gara. Toda la información en la página de PREST_GARA.  Los anteriores son los cursos del área de matemáticas para esta segunda fase..

2017-05-09

Prest_gara ikastaroak, 2017-2018ko 1. eperako matrikulazioa ///// Matriculación Cursos Prest_gara del 1er plazo del 2017-2018

Prest_gara deialdiaren eskaintza Liburuxka batean ailegatuko da ikastetxe guztietara Ikastaroen zerrenda osoarekin.


Lehen faseko ikastaroentzako, hau da Urria bitarteko ikastaroentzako, matrikula-epea maitzaren 5 eta 26 bitartekoa da. Bigarren fasekoentzat, Azarotik aurrekoentzat alegia, irailan izango da (11 eta 29 bitartean) eta gogoratuko dugu hementxe bertan.

Gogoratu: 1. faserako matrikula-epea maiatzaren 26ean bukatuko da; izena emateko IRAKASLEGUNEra jo eta hona hemen 1. fase horretan Matematikarako propio eskeintzen diren ikastaroak letra handiarekin, urdinez eta deskribapenarekin lotuak eta 2. fasekoak letra txikiz eta beltzez:
/////
Del 5 al 26 de mayo abierto el primer plazo de matrícula para los cursos Prest_gara. Toda la información en la página de GARATU.  Los anteriores son los cursos del área de matemáticas para esta primera fase, en letra grande y azul, y los de la segunda, en pequeña y negro.

2017-03-15

2016-2017ko Prest_gararen 2. faserako matrikula epea zabalik

2016-2017ko Prest_gararen 2. faserako matrikula epea zabalik

Mobile Maths ikastarorako gonbidapena

Mobile Maths ikastarorako gonbidapena

La MATeMAleTICa: MATemáticas Manipulativas con TIC ikastarorako gonbidapena

La MATeMAleTICa: MATemáticas Manipulativas con TIC ikastarorako gonbidapena

Abierto el plazo de matrícula de los cursos de la primera fase de Prest_gara 2016-2017

Abierto el plazo de matrícula de los cursos de la primera fase de Prest_gara 2016-2017