2017-09-12

Matematika interaktiboak

Prest_garako datorren faserako matrikulazio-epea zabalik dugula aipatzen genuen aurreko batean eta eskura dugun ikastaro bat 278 Matematika interaktiboak izenekoa da. Ikastaro honetan izandako aurreko edizioetan 100 kidek baino gehiago parte hartu duzue dagoeneko eta Prest_Garan eskaintzen diren arrakastatxuenetakoa da, orain dela dagoneko laupabost urte Eider Antxustegi-Etxartek tutoreak bultzatu zuenetik. 

Eiderrek tutorizatuko duen ikastaro horretan honako tresna hauek ezagutu, adibideak aztertu eta gelan probatu ahalko ditugu, besteak beste: Blogger, Photomath, Dragon Box, Kahoot, Sketch Up, Educaplay, Educaplus, Thatquiz, Descarte-EDAD-Canals-Gauss proiektua-, JClic, Geogebra, Phet... Aukera bikaina eguneratzeko eta gure gela-jarduera aberasteko tresna digitalekin. Orain da unea apuntatzeko: IRAKASLEGUNEra jo

No hay comentarios: