Pasatzen ari garen krisialdia dela eta, ustelkeria-kasuak eta Bankuen aurpegi gogorra etengabe agerian geratzen dira gure kabreoa gero eta gehiago handitzen. Inork ez du ondo ulertzen zer demontre gertatzen den ekonomiarekin eta denok gaude informazio edo azalpen gehiago eskuratzeko irrikan...edo ez? benetan gure burua honetaz jabetzeko prest gaude? edo beste batzuen eskuetan konfiantza guztia utzi nahiago dugu, batzuetan arlote huts bihurtuz? (bestela begira "lehentasuneko partaidetzekin" gertatzen ari dena)
Nire ezagun batek esaten du pentsatu buruz pentsatzen dela eta sentitzeko organoa bihotza dela, ez burmuina. Ez zaio esaldi honi arrazoirik falta, bere heziketaren zentzutik hartzen badugu, hau da, informazioa behar beharrezkoa dela lehendabizi, baina azken bolada honetan ondo badakigu ere zein den emozioen eragina gure erabaki guztieetan. Ekonomiari dagokienez, emozioak kontutan harturik, efektu positiboak dituzte baita oso negatiboak ere. Hain zuzen ere, erosketa edo inbertsio bat egitera ausartzen garenean, dirua, nolabait, "zirkulatzen" hasten gara, kontsumoaren jolasean sartuz. Baina batzuetan, bermatzen ez den ziurtasuna espero dugunean , "engainatuak" sentitzen dugu.
Eta diskurtso guzti honen helburua zein da? ba, oso erraza, Finantza Hezkuntza Etapa guztietan gero eta garrantsitsuagoa dela agerian jarri nahi dudala. Eta aurreko esamoldea berreskuratzen (burua eta bihotzen arteko harremana), ezin da lan egin bakarrik gizarte arloan, orain normalean planteatzen den moduan, baizik eta matematikak ere badu zeresate askorik, are gehiago gaur egun oso ondo dakigun bezala, ekonomia ikuspuntu desberdinetatik ulertu ahal dela, kontzerbadoreeatik berriztatzaileetara eta gure gazteak bizi diren eta izango duten mundua. José Sande oso ondo irudikatzen du ondorengo diapositibetan:
Goazen aztertzera Finantza hezkuntza lan egiteko baliabide batzuk:
DBH
- Consumerren Canal de economía : guztiontzako ekonomia, egungo gaiak...
- Su dinero.destrezas prácticas: beste dibulgaziozko web-orria, kasu honetan Estatu Batuetarra.
- José Sande-ren bloga. Ekonomiako irakaslea.Educación financiera para todos. José Sande-ren liburua, dohan
- Finanzas para todos. Artikuloak eta fitxak. Honen barruan hezkuntzari zuzenduta: Gepeese: material didaktikoak, jolasak, baliabideak, berriak...honen atzean Bankia dago, nola esaten da? "consejos vendo..."
- Educación financiera para todos: aurreko joera jarraitzen duen beste bat. Bloga eta aldizkaria
- Tu dinero: dirua eta emozioak. Abel Cortese
- Crisis económica para 4º de ESO: Carlos Duque eta Eva M.ª Quintero irakasleen proposamen didaktikoa, 2009an eginda!!! (IES Mencey Bencomo)
- Básico en dinero: oinarrizko ekonomiari buruzko kontzeptuak.
- Educaixaren bideaok: Planifiquemos / ahorro y endeudamiento / Las cuentas claras/La compleja economía actual. / los impuestos /Al principio, fue el intercambio /¿Quién me presta dinero? /¿Cuánto vale una idea? /Nada es gratis.
- Guía de Educaixa
- Generación euro eta Matemáticas financieras : estabilidad de precios : Europear Banku Zentralaren materiala eta lehiaketa
Finantza etikoak:
- Víctor Cuevas: "La spanish revolution en la escuela"
- Finanzas éticas eta Comprar-tirar-comprar: RTVE-ren dokumentalak
- BankMan : PacMan bezalako bat
- La bolsa virtual: merkatuen simulazioa
- Ekonopuzzle: kreditu txartelak desberdintzeko
- GPS web-orriaren ludoteka
- Ethica: mahai-jolasa, bankuen aktibitateen eragina soziala ezagutzeko.
- Ekomur. Kasu praktikoak planteatzen dituen bloga
- Econoaula: baliabide ugari (zinema, literatura...)
- Matemáticas financieras: apunteak, Mates y más
- Matemática financiera: saritua izan den Ikas-Unitate digitala. Simuladore bat du.
- Descartes: proiektu honen atala, ekonomiari zuzenduta
- La economía mas cerca: Txiletik datorkigun web-orria, honen barruan hurrengo liburua dugu: "Economía para todos".
- Webeconomia: batxilergorako baliabide pilo



