2013-03-04

Finantza Hezkuntza, gero eta beharrezkoagoa

Pasatzen ari garen krisialdia dela eta, ustelkeria-kasuak eta Bankuen aurpegi gogorra etengabe agerian geratzen dira gure kabreoa gero eta gehiago handitzen. Inork ez du ondo ulertzen zer demontre gertatzen den ekonomiarekin eta denok gaude informazio edo azalpen gehiago eskuratzeko irrikan...edo ez? benetan gure burua honetaz jabetzeko prest gaude? edo beste batzuen eskuetan konfiantza guztia utzi nahiago dugu, batzuetan arlote huts bihurtuz? (bestela begira "lehentasuneko partaidetzekin" gertatzen ari dena)

Nire ezagun batek esaten du  pentsatu buruz pentsatzen dela eta sentitzeko organoa bihotza dela, ez burmuina. Ez zaio esaldi honi arrazoirik falta, bere heziketaren zentzutik hartzen badugu, hau da, informazioa behar beharrezkoa dela lehendabizi, baina azken bolada honetan ondo badakigu ere zein den emozioen eragina gure erabaki guztieetan. Ekonomiari dagokienez, emozioak kontutan harturik, efektu positiboak dituzte baita oso negatiboak ere. Hain zuzen ere, erosketa edo inbertsio bat egitera ausartzen garenean,   dirua, nolabait, "zirkulatzen" hasten gara, kontsumoaren jolasean sartuz. Baina batzuetan, bermatzen ez den ziurtasuna espero dugunean , "engainatuak" sentitzen dugu. 

Eta diskurtso guzti honen helburua zein da? ba, oso erraza, Finantza Hezkuntza Etapa guztietan gero eta garrantsitsuagoa dela agerian jarri nahi dudala. Eta aurreko esamoldea berreskuratzen (burua eta bihotzen arteko harremana), ezin da lan egin bakarrik gizarte arloan, orain normalean planteatzen den moduan, baizik eta matematikak ere badu zeresate askorik, are gehiago gaur egun oso ondo dakigun bezala, ekonomia ikuspuntu desberdinetatik ulertu ahal dela, kontzerbadoreeatik berriztatzaileetara eta gure gazteak bizi diren eta izango duten mundua. José Sande oso ondo irudikatzen du ondorengo diapositibetan:



Goazen aztertzera Finantza hezkuntza lan egiteko baliabide batzuk:

DBH

Finantza etikoak:

Jolasak:
 Batxilergoa:

3 comentarios:

jolaus dijo...

Udaran irakurri nuen Perrenouden azkeneko liburuan (guztiz gomendagarria) honelako zerbait planteatzen zuen. Gaur egungo gai eta arloak, existitzen ez diren garai batean jaiotakoak direla eta gizartearen bilakaerak, ezagutza mota berriak menperatzea eskatzen duela planteatzen du. Aipatzen dituenen artean ekonomia eta psikologia dira, bi. Lehenengoa zuk planteatzen duzun ildotik enfokatzen du berak ere. Eta bigarrena, auto-ezagutza, adimen intra eta interpertsonalak eta emozioen kudeaketaren ikuspegitik planteatzen.

Arlo berri hauek curriculumean txertatzea zientzia-fikzioa den unetik, ondo gordeko ditut zuk eskainitako baliabideak, egunen batean eduki hauek nire ikasleekin lantzeko.

Eskerrik asko Pilar!

tutauer dijo...

Oso gai interesgarria da baina zoritxarrez ez da behar bezala jorratzen. Gabezia hauetaz ohartuta blog berri bat sortu berri dut http://wp.me/3Z2nT finantza-kultura eta euskarari buruzkoa. Agian interesgarri izango zaizue, artikuluan aipatzen dituzun hainbat loturekin batera.
Zure postak oso nabarmen uzten du gai honetan dagoen arazoa, baina esango nuke euskaraz arazoa larriagoa dela, ez baititugu kontzeptuak menderatzen, ezta euskaraz nola esaten diren ere.
Zorionak egiten duzuten lanagaitik!

Pilar Etxebarria dijo...

Bikaina, oraintze bertan sare sozialetan gomendatzera noa!