Mostrando entradas con la etiqueta Unitate Didaktikoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Unitate Didaktikoak. Mostrar todas las entradas

2018-06-21

Matematikarako arazo-egoera eta unitate didaktikoak gelako irakasleentzat

Datorren urriko 15ean hasiko da izenburuko ikastaroa (Matematikarako arazo-egoera eta unitate didaktikoak gelako irakasleentzat) Berritzegune Nagusiko Matematika arloak antolatua.

Ikastaroa online gauzatuko da eta Heziberriren modelo pedagogikoak sustatzen dituen arazo-egoeretara eta unitate didaktikoen ezaugarrietara hurbiltzeko aukera izan nahi du. Besteak beste, honako helburuekin aurremarrazten dugu: baliabide horien ezaugarrietara hurbiltzea, argitaratutako zenbait adibide ezagutzea eta norberaren beharretara egokitzea eta, azkenik, proposamen bat gauzatzea, beti ere, lankidetzan.

Ikastaroaren iraupena 30 ordutakoa da eta 30 plaza ditu Matematika irakasten ari diren maistra, maixu edota irakasleentzako.

Animatzen baldin bazara izena emateko Berritzegune Nagusiko web gunera jo eta ikastaroaren izena emateko orria bete.

2018-06-19

Bidaia Eider eta Xiomararekin funtzioetatik ekuazioetara

Iralek eta Eimak egindako lanak aipatu ditugu zenbaitetan: Irale, Eima. Oraingoan argitaratu berri duten lan batekin gatozkizue: Funtzioetatik ekuazioetara -Bidaia proiektua-.

Eider eta Xiomara ere ez ditugu estrainekoz. honetara ekartzen. Eiderren lanak laburbiltzea zaila da (Skechupmaticas, Agencia de viajes matemáticos,  Makina bat ikastaro prestgaran, Youtube kanala ezaguna...) baita Xiomararenak ere: Mathematics in English ekimenaren sustatzailea izan zen eta Matematika ingelesez sitean bildu zittuen helburu horretarako baliabideak, esaterako.

Oraingoan Unitate Didaktiko bikaina gauzatu dute Funtzioetatik ekuazioetara -Bidaia proiektua- izenarekin:
Baliabide interesgarri hau MATEmatikarako UNITate DIDAktikoen, MATEUNITDIDA, sitean gehitu dugu eskura izan dezagun. Eskerrik asko Eider eta Xiomarari zuen eskuzabaltasunarengatik eta lana kideekin partekatzeagatik. Bejondeizuela!

2017-09-26

Problemak ditugu Jose Luis Ramos-ekin

Gure kide eta laguna Jose Luis Ramosek ehundaka problema eskaintzen dizkigu bere lan fin eta jarraiaren ondorioz. Orain dela urte batzuk Prest_Gara ikastaroetan berarekin lanean aritzeko aukera eskaintzen digu eta horren ondorioz urtero 100 problema adierazgarri eta ebatziak argitaratzen ditu, euskaraz dugun zerrendarik interesgarrienetakoak osatuz. Hona hemen bere azkeneko lanak:


Gogoratu Mateguay blogaren goiko MateUUDD pestañatik Unitate Didaktikoen biltegira jo dezakegula.
Eskerrik asko Jose Luis zure eskuzabaltasunarengatik eta segi horrelako problemak ematen! ;-)

2017-05-08

Unidad didáctica Azar e intuición de José Luis Ramos para 4º de la ESO y bachillerato

Jose Luis Ramos es un profesor de matemáticas aficionado a la Resolución de Problemas que trabaja en uno de los blogs en euskera más interesantes sobre dicha temática: Egin Matematika. Además imparte dentro del programa Prestgara un curso de formación sobre Resolución de Problemas, 789Problemen ebazpena lankidetzan blog batekin,al que podemos apuntarnos hasta el próximo 26 de Mayo. La información sobre el curso Problemen ebazpena lankidetzan blog batekin se puede consultar en un documento en el que se explican en profundidad los objetivos, contenidos y metodología con los que se desarrollará los próximos meses de Septiembre y Octubre.

Este año Jose Luis ha impartido Matematika II y ha compartido, en una de las pestañas de su blog, los recursos utilizados para ello. Por otro lado continua proponiendo problemas elegidos para sus alumnas/os y ,tras un plazo razonable, publica su resolución comentada como en los dos últimos ejemplos: Zenbakiak eta digituak y Zenbaki orekatuak.

Pero la razón principal de esta entrada es presentar una Unidad Didáctica Azar e intuición que José Luis ha creado y que comparte para ser utilizada en 4 de la ESO y bachillerato. El objetivo de dicha unidad en palabras de José Luis es: Llegar a ser conscientes de las limitaciones de nuestra intuición al enfrentarse a fenómenos aleatorios no deterministas, y en consecuencia, valorar las técnicas estadísticas y del cálculo de probabilidades en la toma de decisiones en entornos estocásticos dominados por el azar. Un recurso interesante para abordar una parte del curriculum que en ocasiones suele quedar relegada. Añadimos esta unidad al site en el que recopilamos las diferentes propuestas de unidades para las Matemáticas (Site de UUDDs). Gracias José Luis!


Unidad didáctica Azar e intuición en formato docx: descargar

Estatistika eta probabilitatea Unitate Didaktikoa Geogebrarekin eta Heziberri erara

Mª Teresa Benítez Barquerok urteak eman ditu eikasi-n hautazko eskaintzan, Matematika tailer digitala aukerazko ikasgaian,  tele-tutore lanetan. Oraingoan, eta pilatutako eskarmentu horren ondorioz, Unitate Didaktiko interesgarri bat prestatu du Estatistika eta probabilitatea gaia lantzeko, DBHko 2. mailan eta Geogebra erabiliz.


Teresak bere lana 50 orrialdeetan jaso du Heziberriren itzalean sortzen hasi diren unitate didaktikoen egitura jarrituz. Hala nahi izanez gero ere site batean jarraitu daiteke bere proposamena:




Bestalde, proposamenak Matematikaren esparru honetan DBHko 2. mailako ikasleek landu beharreko gaiak jorratzen ditu:
  • estatistika deskribatzailearen elementuak,
  • taulak eta grafikoak,
  • zentralizazio- eta sakabanatze-neurriak,
  • ausazko fenomenoak…
beste proposamen bat gure inguruan landu ohi diren Matematika Unitate Didaktikoen multzora gehitzeko.


Unitate didaktikoa word formatoan: jaitsi
Unitate didaktikoaren sitea: ikusi
Unitate didaktikoen bilduma: sitea

2017-05-05

Unidades Didácticas para HEZIBERRI 2020 rako Unitate Didaktikoak

Heziberri 2020 argaitaratu zenetik zenbait arazo-egoera eta unitate didaktiko argitaratu dira Matematikarako, indarrean dagoen Proposamen Didaktikoa zabaltzeko. MATEmatikarako UNITate DIDAktikoak izeneko sitean, https://sites.google.com/site/mateunitdida/, horietako batzuk bildu ditugu eta Eskola 2.0 rako, Konpetentziak lantzeko, EIMA katalogoan bildutakoak eta ELKARREKIN garaiko EDEBEk HHrako-LHrako eta SANTILLANAK BHrako plazaratutakoak gehitu ditugu denak batera eta eskura izan ditzagun, Programazio berrietan arazo-egoerak eta unitate didaktikoak gauzatzerakoan. Aurrerantzean kaleratutakoak gehitzeko asmoa dugu eta falta direnak helarazi nahi bladin badiguzue eskertuko dizuegu. Eskerrik asko!
MATEmatikarako UNITate DIDAktikoak
Desde la puesta en marcha del Proyecto Heziberri 2020 se han publicado diferentes ejemplos de situaciones problema y unidades didácticas con vistas a impulsar dicha Propuesta Didáctica. En el site UNIDades DIDÁcticas para las MATEmáticas (MATEmatikarako UNITate DIDAktikoak),  https://sites.google.com/site/mateunitdida/, hemos recogido algunas de ellas y le hemos añadido los materiales creados para Eskola 2.0, para el desarrollo de la Competencias, los del catálogo EIMA y las impulsadas desde ELKARREKIN, tanto las de EDEBE para Infantil-Primaria como las de SANTILLANA para secundaria, con el fin de que todas ellas estén disponibles cuando tengamos que incorporar las situaciones problema y las unidades didácticas a nuestras programaciones. En adelante, añadiremos las nuevas propuestas que se publiquen o que nos hagáis llegar para completar dicha lista. ¡Muchas gracias!