Mostrando entradas con la etiqueta Eima. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Eima. Mostrar todas las entradas

2018-06-19

Bidaia Eider eta Xiomararekin funtzioetatik ekuazioetara

Iralek eta Eimak egindako lanak aipatu ditugu zenbaitetan: Irale, Eima. Oraingoan argitaratu berri duten lan batekin gatozkizue: Funtzioetatik ekuazioetara -Bidaia proiektua-.

Eider eta Xiomara ere ez ditugu estrainekoz. honetara ekartzen. Eiderren lanak laburbiltzea zaila da (Skechupmaticas, Agencia de viajes matemáticos,  Makina bat ikastaro prestgaran, Youtube kanala ezaguna...) baita Xiomararenak ere: Mathematics in English ekimenaren sustatzailea izan zen eta Matematika ingelesez sitean bildu zittuen helburu horretarako baliabideak, esaterako.

Oraingoan Unitate Didaktiko bikaina gauzatu dute Funtzioetatik ekuazioetara -Bidaia proiektua- izenarekin:
Baliabide interesgarri hau MATEmatikarako UNITate DIDAktikoen, MATEUNITDIDA, sitean gehitu dugu eskura izan dezagun. Eskerrik asko Eider eta Xiomarari zuen eskuzabaltasunarengatik eta lana kideekin partekatzeagatik. Bejondeizuela!

2011-10-31

EIMAren materialak

Zientziaberri-n irakurri dugu EIMA katalogoaren berria. EIMA programa baliabideak euskaraz lortzeko saikera da: zuzenean sortuz ala itzuliz. Hezkuntza sailearen webean gunea du eta bertako Estekak eta Estilo-liburua atalak oso interesgarriak dira kontsultetarako. Web gune horretan bilaketak egin daitezke. "matematika" hitza, esaterako, 1064 sarrera ditu (47 HHn, 655 LHn, 200 DBHn, 34 batxilegorako). Blog bat sortu dute EIMA Katalogoa - Material berriak eta bertan 1998 geroztiko materiala erreferentziatu dute. Baliabide asko, adibidez, 120 Irale R-400, gehienak Lanbide Heziketakoak. (Matematika arloko Irale-lanak)