Mostrando entradas con la etiqueta dbh. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta dbh. Mostrar todas las entradas

2022-05-27

Material digitalak lortzeko laguntzak justifikatzeko, ikastetxe publikoetan, ekainaren 1a arte: INNOVAMAT, SMARTICK, MATIFIC...

Ekainaren 1ean bukatzen omen da epea, ikastetxe publikoetan, Material digitalak lortzeko laguntzak justifikatzeko. Nonbait ikastetxeek honako mezua jaso omen zuten eta ekainaren 1a arte dute epea esleitutako laguntzak justifikatzeko:


Adi! Diru laguntza justifikatzeko epea ekainaren 1ean bukatzen da

Baliabide digitalak eskeintzen duten aukeren artean, aurreko sarreretan hitz egin dugu SMARTICK eta MATIFIC-i buruz eta gaur INNOVAMAT azalduko dugu.

INNOVAMAT HH (Azalpen-bideoak), LH (Azalpen-bideoak) eta DBHrako (Azalpen-bideoak) balaibide aberatsak euskaraz eskeintzen duen aukera digital interesgarria da. Problemen ebazpenen harira kateatutako jarduerak biltzen ditu eta datorren LOMLOE legearen planteamendu pedagogikora ederki lotutako aukera dugu. Planteamendu osoaren atzean Espaini mailako matematika arloko didaktikan balio handiko pertsonak daude, PUNTMAT blogaren atzean dabiltzana, esaterako.

INNOVAMATen Xavier Colet (xavier.colet@innovamat.com) dabil gure erkidegoan euskaraz eskeintzen dituzten baliabideak zabaltzen eta onlineko azalpenak egiten. Berarekin jar zaitezkete harremanetan eta prozesua aurrera eramaten lagunduko zaituzte. Innovamaten Youtube kanalean bideoak eta zerrendak (Datorren urterako begira sortutakoa esaterako) daude ekimenaren berri jasotzeko.

Euren baliabide digitalak erabiltzeko, urteko eta ikasleko, 26 € pagatu behar dira. Aukeran, eta baliabide manipulatiboen kutxa erabili nahi baldin bada, kutxa bakoitzak 242 € balioko luke.

Laguntzak justifikatzeko beste aukera interesgarria, beraz. 

  • Gela kudeatzaile bat sortu eta probatzeko: hemen
  • Prestakuntza saioen loturak: hemen


2021-09-07

Zenbaki-lerroa: distantzia. PhET simulazio berria.

PhET-ek hirugarren zenbaki-lerroen simulazioaren argitalpenaren berri eman du, Zenbaki-lerroa: distantzia! Simulazio hau propio LHko azkeneko urteetarako eta DBHko lehenentzako da eta, baita Algebran malda-formula sartzen ari diren mailetarako ere. 

Kenketa eragiketa bat baino gehiago da -bi zenbakiren arteko distantzia ere bada- Oraingoan arakatuko dugu pertsona eta etxearen, hegaztiaren eta arrainaren arteko distantzia eta bi kokapenen arteko tenperatura aldea. 

  • Konparatu distantzia absolutua eta distantzia zuzena eta indartu zure zenbaki lerroaren kontrola: 
  • Kalkulatu bi zenbaki osoen arteko aldea kenketa erabiliz. 
  • Errepresentatu zenbaki osoen kenketa zenbaki osoen arteko distantzia gisa. 
  • Zenbaki-kokapenen eta bideratutako distantzien arabera zenbaki osoen kenketaren inguruko arrazoia 
  • Erakutsi zenbaki-lerroaren bi zenbaki osoen arteko distantzia haien aldea bezala.

Erlazionatutako beste PhET simulazioak:


     _________________Matematika ezagutzari ekin eta zabal ezazu________________


MateGuay Telegram-taldearekin (22 members) bat egiteko 
jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join group" aukeratu. 

Mateguay Google Groupsera 
(25 members) elkartzeko 
joan https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu.

2021-06-15

Scape room-ak edo ihes-gelak Matematikarako

Orain dela urte gutxi batzuk hasi ziren zabaltzen Escape roomak. Hasiera hartan, lagun-talderen bat ixten zen lokalaren batean eta bertatik ateratzeko desafio batzuk gainditu behar izaten zuen. Askok izan genuen horren berri bai parte hartzeagatik baten batean zein parte hartu zuen baten batek kontatuta. Ondoren hasi ziren zabaltzen hezkuntzarako escape roomak edot ihes-gelak eta horietako zenbait matematika arloa lantzeko. 

Ondorengo bideoan nola sortu Escape-room bat matematikarako errealitate hareagotuarekin azaltzen digute:

Tresna hauek baliabide interesgarria izan daitezke norberak sortzen baldin baditu, izan ere, beste baten batena erabiltzeko, aldez aurretik aztertzea eta baliagarria ote zagun ebaluatzea, prozeso luze xamarra izan daiteke eta denbora-inbertsio handiegia eska dezake. Berriz, norberak sortzen baldin badu badaki zer nahi duen landu eta nola egingo duen bere ikasleen beharrei zuzen erantzuteko. 

Tresna hauek sortzeko erabili ohi diren baliabideak ohiko siteak batetik eta bestetik, eta gero eta maizago, aurkezpenak sortzeko Genialy-tresna zabaltzen ari da. Genialyk pantailaren zonalde batzuetan klikatuz ekimena bide desberdinetatik bidera dezake eta horrek egiten du baliagarri ihes-gelak diseinatzerakoan erabiltzeko.

Gure ingurunean eta bide anitzetatik izan dugu horietako batzuren berri:

Ihez-gelei buruz gehiago jakiteko Pilar Etxebarriak Zientziaberrin idatzitako Ihes gelak / Juegos de escape ra jo. Eta gogoratu... 

_________________Matematika ezagutzari ekin eta zabal ezazu________________

MateGuay Telegram-taldearekin bat egiteko 
jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join group" aukeratu. 

Mateguay Google Groupsera elkartzeko 
joan https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu.

2019-10-04

PhET simulazioen web-gunea berritua

PhET simulazioak Matematika eta Zientziarako modelo interaktiboen multzo bat dira, ikasleen aprendizaia bultza nahi dutenak jolas-giroan. Proiektuaren sustatzailea Carl Wieman Nobel saria izan zen Boulder-reko Koloradoko unibertsitatean, 2002an. Dohakoak dira eta euskaraz, gazteleraz eta ingelesez erabil ditzakegu, besteak beste.

Azkeneko boladan PhETeko lagunek webgunea itxurosoago jarri digute gaur egungo web diseinuetara egokituz honako irudi honetan ikus daitekenez:



Goi aldeko menuen bitartez web-gunearen atal guztietara honako aukerak ditugu:
  • SIMULAZIOAK: SIM berriak, HTML5ekin egindakoak, arloen arbera (Biologia, Fisika, Kimika, Lurrare zientzia eta Matematika), mailaren arabera (LH, DBH...), hizkuntzen arabera... topa daitezke bertan
  • IRAKASTEN: Jarduerak atalean simulazioekin landu daitezkeen jarduerak bertan simulazioak, motak, ggaiak, mailak eta hizkuntzen arabera sailkatuak. Partekatu zure jarduerak atalean norberak sortutakoak komunitatearekin partekatu ditzake,.
  • IKERTU: PhET simulazioei buruz gehiago ikasteko aukerak
  • IRISGARRITASUNA: Irisgarritasun aukerak dituzten simulazioak azaltzen duen atala.
  • IZENA EMAN: Ekarpenak egiteko eta komunitatearekin elkar eragiteko bidea.
PhET simulazioei buruzko beste sarrerak: hemen

2019-01-30

Chillida olinpiada matematikoaren XVII. edizioa DBH 2rako

1964tik, RSMEk (Real Sociedad Matemática Españolak) sustatuta, batxilergoko 2. mailarako Olinpiada matematikoak antolatu ohi dira. Ondoren, 1984/85 ikasturtean eta Andaluziako Thales Matematika irakasleen elkarteak sustatuta, DBH 2rako Olinpiadak hasi ziren zabaltzen erkidego desberdinetan eta horrela heldu zen geurean Chillida olinpiada matematikoa 2001-02 ikasturtean artikulu honetan azaltzen den modura.

Aurtengoa XVII. edizioa da eta berriro dugu aukera gure parte hartzea baieztatzeko edota estrainekoz parte hartzen hasteko. Bide honek Matematika zabaltzeko eta problemen ebazpena matematikaren muina den jarduera sustatzera eraman gaitzake eta horrekin gure ikasleek matematika giza jarduera guztietan ikusten lagundu ditzakegu, euren ikuspegi eta eta argudioak zabaltzen eta indartzen.

EMIE 20+11, matematika irakasleen elkarteak, antolatzen ditu gure erkidegoan eta tokian tokiko elkarteak gauza bera egiten du erkidego desberdinetan. Chillida olinpiada matematikoaren web gunean dugu informazio guztia:
Kontsultak: 
Baliabideak problemen ebazpenerako honeko siteetan: LH eta BH

2019-01-24

Sestaoko XX. Matematika-jardunaldiak

Aurtengo Sestaoko jardunaldiak badatoz prestakuntza aukera zabalarekin Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako otsailaren 25, 26, 28 eta martxoaren 1ean. Animatu eta  Izena eman H-LHn edota Izena eman BH-n. Gaiak anitzak: zenbakikuntza eta kalkulua manipulaziotik, erregletak, magia matematikoa, karratuen gainean, tsunamiak...

HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA Esther Bosch i Casas eta Rosa Sala Pi (Escuela Pompeu Fabra)
  • Otsailak 25, astelehena (9:30-13:30) “Numeración y cálculo: del trabajo manipulativo a la competencia matemática” Tokia: Zunzunegui bhi (Portugalete)
  • Otsailak 26, asteartea (9:30-13:30) “¿Es necesario utilizar materiales manipulativos a partir de 8 años? Propuestas para trabajar las operaciones y los números decimales con las regletas” Tokia: Zunzunegui bhi (Portugalete)     
    Pedro Alegría Ezquerra (UPV): “Magia y matemáticas” Tokia: Zunzunegui bhi (Portugalete)
BIGARREN HEZKUNTZA 
  • Otsailak 28, osteguna,  “Una simple cuadrícula” Rafael Pérez Gómez (Dpto. Matemática Aplicada E.T.S. Universidad de Granada) Tokia: UNED (Portugalete)
  • Martxoak 1, ostirala,  “Tsunamis y matemáticas que salvan vidas” Jorge Macías Sánchez (Dpto Análisis Matemático, Facultad de Ciencias. Universidad de Málaga) Tokia: UNED (Portugalete)

2018-05-03

DBH 1en Flipped Classroomean hasteko Xabier Lizarragaren bideoak

Añadir leyenda
Askotan hitz egin dugu Mateguay blogean Flipped Classroomari buruz eta gure inguruan gela irauli nahiean dabiltzan kideei buruz:
Azkeneko urteetan Prest_Garan izan ohi dugu aukera praktika horretara hurbiltzeko Jesus Mª Rey-ren eskutik eta oraingoan beste kide batek eskaintzen dizkigun bideoak dakarzkigu honetara: Xabier Lizarragarenak, alegia.

Xabier Lizarraga Usandizaga-Peñafloridan ari da aspaldi matematika irakasle eta kudeaketa ardurekin eta betidanik izan da Olinpiada Matematikoaren sustatzaile eta laguntzailea. Oraingoan ordea indartsu abitu da bideoak argitaratzen bere Youtube kanalean Kanal horretan 100 baino bideo gehiago ditu zerrendetan egoki antolatuak: DBH 1 (136 bideo), DBH 2 Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa (13), Kalkulagailua (5)...

DBH 1 erako bideoak honelako zerrendetan natolatu ditu Xabierrek:
Eskerrik asko Xabier eta eutsi goiari!

2015-09-25

AL-KHWARISMI Egutegi Matematikoa euskaratzen elkarrekin


Al-Kwarizmi elkartearen logoa
Problemen ebazpena da matematikaren muina aspalditik  eta asko dira hura zabaltzeko eta indartzeko plazaratutako ekimenak. Ezagunenetakoa dugu Valentziako Al-Khwarismi Matematika-Irakasleen Elkarteak urtero argitaratutako Egutegi Matematikoa. Bertan, ikasturteko egun bakoitzeko problema bat topa dezakegu eta gure ikasleekin lantzeko aukera ederra eta erraza izan daiteke. bai Olinpiada Matematikorako treba daitezen bai problemen ebazpenarekin zaletu. Problemak Bigarren Hezkuntzarako dira bai DBH zein batxilergorako.

Gure artean askotan entzun dugu zaila dela problemak lantzeko materiala euskaraz topatzea. Noizbait, 10 baliabide euskaraz Problemen Ebazpena geletan lantzeko, bilketan aritu gara eta bi sitetan bildu  LH zein BHrako baliabideak euskaraz zein orokorrean.

Oraingoan berriz Egutegi Matematikoa LANKIDETZAN itzultzeko proposamenarekin gatozkizue. G+ Matematika #Matesarea komunitatean proposatu zen sarrera honetan. Hasi gara dagoeneko eta aste bateko problemak itzultzera gonbidatzen zaitugu,  bukaeran elkarrekin osatutako baliabidea osa dezagun. Erreza da eta ordu laurdeneko kontua izango da. Horretarako zera egin beharko duzu:
1.- Al-Kwarizmi Egutegi Matematikoa 2015-2016 Informazio Orokorra dokumentuan libre dagoen lehenengo astean zure izen-abizenak eta emaila idatzi eta,
2.- Dagokion hilean zure astea itzuli: Iraila, Urria, Azaroa, Abendua, Urtarrila, Otsaila, Martxoa, Apirila, Maiatza eta Ekaina.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN ZURE IKASLEEI EGUNERO
PROBLEMA BAT EUSKERAZ LANTZEKO AUKERA 

2013-03-04

Finantza Hezkuntza, gero eta beharrezkoagoa

Pasatzen ari garen krisialdia dela eta, ustelkeria-kasuak eta Bankuen aurpegi gogorra etengabe agerian geratzen dira gure kabreoa gero eta gehiago handitzen. Inork ez du ondo ulertzen zer demontre gertatzen den ekonomiarekin eta denok gaude informazio edo azalpen gehiago eskuratzeko irrikan...edo ez? benetan gure burua honetaz jabetzeko prest gaude? edo beste batzuen eskuetan konfiantza guztia utzi nahiago dugu, batzuetan arlote huts bihurtuz? (bestela begira "lehentasuneko partaidetzekin" gertatzen ari dena)

Nire ezagun batek esaten du  pentsatu buruz pentsatzen dela eta sentitzeko organoa bihotza dela, ez burmuina. Ez zaio esaldi honi arrazoirik falta, bere heziketaren zentzutik hartzen badugu, hau da, informazioa behar beharrezkoa dela lehendabizi, baina azken bolada honetan ondo badakigu ere zein den emozioen eragina gure erabaki guztieetan. Ekonomiari dagokienez, emozioak kontutan harturik, efektu positiboak dituzte baita oso negatiboak ere. Hain zuzen ere, erosketa edo inbertsio bat egitera ausartzen garenean,   dirua, nolabait, "zirkulatzen" hasten gara, kontsumoaren jolasean sartuz. Baina batzuetan, bermatzen ez den ziurtasuna espero dugunean , "engainatuak" sentitzen dugu. 

Eta diskurtso guzti honen helburua zein da? ba, oso erraza, Finantza Hezkuntza Etapa guztietan gero eta garrantsitsuagoa dela agerian jarri nahi dudala. Eta aurreko esamoldea berreskuratzen (burua eta bihotzen arteko harremana), ezin da lan egin bakarrik gizarte arloan, orain normalean planteatzen den moduan, baizik eta matematikak ere badu zeresate askorik, are gehiago gaur egun oso ondo dakigun bezala, ekonomia ikuspuntu desberdinetatik ulertu ahal dela, kontzerbadoreeatik berriztatzaileetara eta gure gazteak bizi diren eta izango duten mundua. José Sande oso ondo irudikatzen du ondorengo diapositibetan:



Goazen aztertzera Finantza hezkuntza lan egiteko baliabide batzuk:

DBH

Finantza etikoak:

Jolasak:
 Batxilergoa: