2022-05-27

Material digitalak lortzeko laguntzak justifikatzeko, ikastetxe publikoetan, ekainaren 1a arte: INNOVAMAT, SMARTICK, MATIFIC...

Ekainaren 1ean bukatzen omen da epea, ikastetxe publikoetan, Material digitalak lortzeko laguntzak justifikatzeko. Nonbait ikastetxeek honako mezua jaso omen zuten eta ekainaren 1a arte dute epea esleitutako laguntzak justifikatzeko:


Adi! Diru laguntza justifikatzeko epea ekainaren 1ean bukatzen da

Baliabide digitalak eskeintzen duten aukeren artean, aurreko sarreretan hitz egin dugu SMARTICK eta MATIFIC-i buruz eta gaur INNOVAMAT azalduko dugu.

INNOVAMAT HH (Azalpen-bideoak), LH (Azalpen-bideoak) eta DBHrako (Azalpen-bideoak) balaibide aberatsak euskaraz eskeintzen duen aukera digital interesgarria da. Problemen ebazpenen harira kateatutako jarduerak biltzen ditu eta datorren LOMLOE legearen planteamendu pedagogikora ederki lotutako aukera dugu. Planteamendu osoaren atzean Espaini mailako matematika arloko didaktikan balio handiko pertsonak daude, PUNTMAT blogaren atzean dabiltzana, esaterako.

INNOVAMATen Xavier Colet (xavier.colet@innovamat.com) dabil gure erkidegoan euskaraz eskeintzen dituzten baliabideak zabaltzen eta onlineko azalpenak egiten. Berarekin jar zaitezkete harremanetan eta prozesua aurrera eramaten lagunduko zaituzte. Innovamaten Youtube kanalean bideoak eta zerrendak (Datorren urterako begira sortutakoa esaterako) daude ekimenaren berri jasotzeko.

Euren baliabide digitalak erabiltzeko, urteko eta ikasleko, 26 € pagatu behar dira. Aukeran, eta baliabide manipulatiboen kutxa erabili nahi baldin bada, kutxa bakoitzak 242 € balioko luke.

Laguntzak justifikatzeko beste aukera interesgarria, beraz. 

  • Gela kudeatzaile bat sortu eta probatzeko: hemen
  • Prestakuntza saioen loturak: hemen


No hay comentarios: