Mostrando entradas con la etiqueta Matematika II. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Matematika II. Mostrar todas las entradas

2020-05-20

Jose Javier Huerta Elusteguiren Youtube kanala

Aspaldi ezagutzen dugu Joseja, Ordiziako Oiangurenen topo egin genunetik, eta geroztik hainbatetan izan dugu haren berri, beti Matematikaren irakaskuntzarako duen zaletasunaren harira: Geogebrarekin baliabideak sortzen murgilduta zebilako  https://www.geogebra.org/u/joseja edota, azken boladan bezala, bideoen grabaketan buru belarri aritzen delako bere Youtube kanalak argi asko adierazten duen moduan  https://www.youtube.com/channel/UCFpSDvABOGgG9U5OscYgZsw/featured non ehundaka bideo ikus ditzakegun, batez ere, batxilergoko modalitate bien bigarren kurtsorakoak, honako bi erreproduzio-zerrendek erakusten diguten moduan:
Hona hemen azkeneko bideoa:


Beste kide bat Matematika eta Flipped Classroom gure inguruan lantzen dutenen zerrenda luzean gehitzeko: beste artikuluak Eskerrik asko, Joseja, zure baliabideak kideekin libre partekatzeagatik eta eutsi goiari!

2017-05-11

Bideoak lantzeko galdetegiak, Marisa Berdaskoren eskutik

Gero eta gehiago dira matematika lantzeko propio sorturiko bideo-bildumak eta geletan erabili daietezke helburu eta metodologia desberdinekin.

Gure lankide Marisa Bedascok, Matematika II sitearen editoreak, galdetegi batzuk itzuli ditu, Uribarribhi institutuan, bideoak ikusterakoan ikasleen atentzioa pizteko eta ikustaldiaren informazio nagusia zehazteko. Hona hemen bi bideo interesgarri horiek:
Aukera ederrak gai intersgarri bi jorratzeko modu erakargarrian. Animatzen al zara ikusten?