2020-05-20

Jose Javier Huerta Elusteguiren Youtube kanala

Aspaldi ezagutzen dugu Joseja, Ordiziako Oiangurenen topo egin genunetik, eta geroztik hainbatetan izan dugu haren berri, beti Matematikaren irakaskuntzarako duen zaletasunaren harira: Geogebrarekin baliabideak sortzen murgilduta zebilako  https://www.geogebra.org/u/joseja edota, azken boladan bezala, bideoen grabaketan buru belarri aritzen delako bere Youtube kanalak argi asko adierazten duen moduan  https://www.youtube.com/channel/UCFpSDvABOGgG9U5OscYgZsw/featured non ehundaka bideo ikus ditzakegun, batez ere, batxilergoko modalitate bien bigarren kurtsorakoak, honako bi erreproduzio-zerrendek erakusten diguten moduan:
Hona hemen azkeneko bideoa:


Beste kide bat Matematika eta Flipped Classroom gure inguruan lantzen dutenen zerrenda luzean gehitzeko: beste artikuluak Eskerrik asko, Joseja, zure baliabideak kideekin libre partekatzeagatik eta eutsi goiari!

No hay comentarios: