Mostrando entradas con la etiqueta Geometria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Geometria. Mostrar todas las entradas

2019-01-25

MATEMATIKAREN DIDAKTIKA. Estatistika eta geometria Lehen Hezkuntzako irakasleentzat

  • Egileak: Jaione Abaurrea, Aitzol Lasa
  • ISBN: 978-84-8438-671-1
  • 17 x 24 cm 
  • 190 orrialde
  • Prezioa: 19,00 € 
  • Bazkideentzako prezioa: 13,30 € 
  • e-pub prezioa: 12,35 € 
  • Argitalpen data: 2018-12-30
Argitara berri den liburua da Matematikaren didaktika. Estatistika eta geometria Lehen Hezkuntzako irakasleentzat eta gaur egungo matematikaren didaktikan indartu beharreko bi esparru jorratzera dator, estatistika eta geometria, LHrako irakasleentzat lagungarri izan nahiean. Ez dugu aukera izan aztertzeko baina horrela agertzen dute egileek euren lana:

"Matematikako curriculuma (EAE) arau normatibo bat da, eta bertan agertzen diren eduki-blokeak ezin dira, bere horretan, ikaskuntza-jardueretan linealki zehaztu. Irakaskuntza-proposamenetan eduki matematikoak elkarrekin integratu ezean, zenbakiei eta eragiketei neurriz gaindiko garrantzia ematen zaie, eta eduki horiek modu isolatuan lantzen dira haien izaera asistentziala ahaztuz eta bestelako edukien kaltetan, hala nola estatistika eta geometria.

Hain zuzen ere, liburu honetan, estatistika eta geometria aurkezten dira Lehen Hezkuntzako irakasleentzat. Estatistikako proiektu batek izan beharko dituen atalak zehaztuko dira, eta justifikatuko da nola integra daitezkeen eduki aritmetikoak proiektu baten egituraren barruan. Bestalde, geometriaren ikaskuntzan ikasleek igarotzen dituzten arrazoitze matematikoaren etapak aztertzen dira, eta maila bakoitzerako aproposak diren jarduera-proposamenak aurkezten dira, Van Hieleren eredu teorikoa oinarritzat hartuz.

Lehen Hezkuntzan aplikagarriak diren zenbait proposamen eta adibide praktikoz gainera, irakasleek jakin beharreko hainbat eduki teoriko eta formal laburbiltzen dira atal bakoitzaren bukaeran."


Aukera polita eskaintzen digute egileek gure praktika eta prioritateak birpentsatzeko eta  gure ikasleek behar duten matematikaren aldera jotzeko. Liburua UEUren dendan lortu dezakegu.

2017-09-05

Geogebra appen nobedadeak

Kalkulagailu grafikoa
Geometria
Geogebrak bi aplikazio berritu ditu azkeneko egunetan Kalkulagailu grafikoa (Google Play eta App Store) eta Geometria (Google Play eta App Store)  izenekoak. Zer berri dakartzaten honako Aplikazio berrien nobedadeak dokumentuak bildu dituzte.

Geogebraren baliabide guztiak Deskargak orrian daude eskuragarri.

2015-10-01

La presentación de Santiago Fernández Fernández...

La presentación de Santiago Fernández no es necesaria para los profesores de matemáticas de la CAV puesto que todos conocemos al compañero que durante años ha sido el editor de la revista Sigma, el diseñador de los curriculos de la comunidad, de las pruebas diagnosticas... y conferenciante ameno y entrañable en todo tipo de encuentros pedagógicos. No nos referimos por tanto a esa presentación.

Sí, en cambio, señalamos hoy a aquella presentación que Santiago uso en la charla a la que acudistes sobre Resolución de Problemas, sobre Geometria no Euclideana o sobre su Gabriel Celaya y que te hubiera gustado repasar. Bueno pues ahora tenemos esa oportunidad puesto que nuestro querido compañero ha comenzado a publicar su extensa colección de presentaciones en Slideshare. En su perfil podemos encontrar, de momento:
Sin la chispa de Santiago aderezandolas no es lo mismo; pero siguen siendo un excelente material.

2012-04-25

Geogebra gida, Marije Ortego

GeoGebraGida GeoGebra programa erabiltzeko gida eta programa horren erabilearen adibide batzuk biltzen dituen sitea da. Web gunearen aurkezpena ondoren, GeoGebra programari sarrera bat aurki dezakegu eta, segidan, adibide sorta ederra: 1. adibidea: Zirkunferentzia triangelu batean zirkunskribatua, 2. adibidea: Zirkunferentzia baten ukitzaileak, 3. adibidea: Funtzio baten deribatua eta ukitzailea. 1. bertsioa, 3. adibidea: Funtzio baten deribatua eta ukitzailea. 2. bertzioa, 3. adibidea. Ukitzailea komandorik gabe eta Integralak 

Bukatzeko, sitearen egilea den Marije Ortegok, bere iturriak aipatzen ditu eta Geogebrarekin erlazionaturiko zenbait web erabilgarri. Aukera  interesgarria Geogebra lantzen edo sakontzen murgildu nahi duenarentzat. Eskerrik asko Mariaje eta zorionak zure lana denokin konpartitzeagatik.

2012-03-21

Zuhaitz Pitagorikoa

Udaberriko lehenengo egun honetarako, hemen dugu Google SketchUpekin egindako zuhaitz pitagorikoa: 


Jarduera erraza da ikasleekin egiteko. Trigonometriako jakintza minimoekin, ariketa politak atera daitezke bertatik: 

Triangeluak 30º-60º-90º angelukoak direla jakinik, eta lehenengo karratuaren (zuhaitzaren oinarria dena) azalera 4 bada,
  • Zein da lehenengo triangelu arrosaren hipotenusaren luzera? Eta bigarren triangeluarena? 
  • Zein izango da bigarren lauki granatearen azalera? Eta seigarrenarena? 
  • Eta lehenengo lauki berdearena? 
Horrelako hainbat galdera egin ditzakegu. Azalerekin bezala, perimetroekin ere jolas dezakegu. SketchUpekin, emaitzak konprobatzeko aukera dugu, luzerak eta azalerak ere neurtzen baititu. 
Hona hemen SketchUp-ekin emandako pausoen laburpena:
Zuhaitz Pitagorikoa on PhotoPeach

2011-06-06

Poliedroak lastotxoekin

Ez omen da hezkuntzan aldaketarik eman eta emandakoa txarrerako ei da. Aldiz, gogora datorrena orduko geometrian buruz ikasi beharra, teoria, sailkapenak, kolpeak, beldurrak, ezinak... denak gelako izkutuan. Aldearra!