2012-03-21

Zuhaitz Pitagorikoa

Udaberriko lehenengo egun honetarako, hemen dugu Google SketchUpekin egindako zuhaitz pitagorikoa: 


Jarduera erraza da ikasleekin egiteko. Trigonometriako jakintza minimoekin, ariketa politak atera daitezke bertatik: 

Triangeluak 30º-60º-90º angelukoak direla jakinik, eta lehenengo karratuaren (zuhaitzaren oinarria dena) azalera 4 bada,
  • Zein da lehenengo triangelu arrosaren hipotenusaren luzera? Eta bigarren triangeluarena? 
  • Zein izango da bigarren lauki granatearen azalera? Eta seigarrenarena? 
  • Eta lehenengo lauki berdearena? 
Horrelako hainbat galdera egin ditzakegu. Azalerekin bezala, perimetroekin ere jolas dezakegu. SketchUpekin, emaitzak konprobatzeko aukera dugu, luzerak eta azalerak ere neurtzen baititu. 
Hona hemen SketchUp-ekin emandako pausoen laburpena:
Zuhaitz Pitagorikoa on PhotoPeach

2 comentarios:

kgaraialde@gmail.com dijo...

Zer gauza ederra! Mila esker

heylogi

kgaraialde@gmail.com dijo...

Ze gauza ederra! Mila esker