Mostrando entradas con la etiqueta Leioako berritzegunea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Leioako berritzegunea. Mostrar todas las entradas

2021-03-24

STEAM proiektuak eta laguntza-sitea

Hezkuntza sailak STEAM proiektuak sustateko aurtengo deialdia argitaratu berri du, ikastetxe publikoetarako zuzenduta. 

Ikastetxeei laguntzeko asmoarekin, Leioako berritzeguneko Pilar Etxebarriak sustatuta,


STEAM proiektuak sitea argitaratu dute, beste zenbait berritzeguneetako kideen lankidetzarekin. Laguntza handia izan daiteke proiekturen bat aurkezterakoan, izan ere, behar diren honako alderdi guztiak jorratzen baiditu:

1.MULTZOA: STEAM
2. MULTZOA: baldintzak
3. MULTZOA: Generoa
4.MULTZOA: adibideak
5.MULTZOA: deialdia

Baliabideak lortzeko aukera interesgarria. Kideekin hitz egin eta anima zaitezte!

2013-02-21

Pilar Etxeberria, Zientziaberri, Leioako Berritzegunea

Ez dugu ezer berririk esaten, Interneten matematika baliabideen bila aritua denentzat, zera esaterakoan: Pilar Etxeberriak mantentzen du baliabideen aukeraketa eguneratuena non biltzen dituen berak sortutako baliabide asko eta sarean topa daitezkeen interesgarrienak, beti ere euskarazkoei erreparo handia eskainiz eta aholkularien praktika onen eredu. Horren adibideak dira: Zientziaberri blogZientziaberri wiki, Slideshare, G+... Gaur bertan bi lan zoragarri gehitu ditu bere lanen zerrenda luzeari non irakaslei eta matematikazaleei proposamen didaktiko anitzak, baina beti ere eguneratuak didaktika eta teknologia aldetik, agertzen diskigun:


Zorionak, eutsi goiari, eman egurre eta eskerrik asko, Pilar,  zure eredu eta laguntzarengatik.