Mostrando entradas con la etiqueta Olimpiada. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Olimpiada. Mostrar todas las entradas

2019-05-23

17. "Eduardo Chllida" Olinpiada matematikoa

"Eduardo Chillida" Olinpiada matematikoak 17 edizio bete ditu aurtengoarekin. Haren webean ekimen honen helburuak, oinarriak, parte hartzeko baldintzak, garapena eta egutegia, eta sariak zehazten dira, batetik, eta 2018-2019 azken edizioaren irabazleen zerrenda eta aurtengo eta aurreko edizioetako 1. eta bukaera-fasearen problemen enuntziatuak eta ebazpenak agertzen dira, bestetik.

17. "Eduardo Chllida" Olinpiada matematikoaren Bukaera-fasearen problemen ebazpena pausoz-pauso hurrengo lau bideotan garatu ditugu. Horrekin, parte hartzaileentzako eta euren irakasleentzako baliagarriak izango direlakoan, problemen ebazpenerako afizioa areagotzeko nahia dugu hor ikusten baitugu betidanik, eta Matematikaren aditu guztiekin batera, Matematikaren muina.
















Problemen ebazpenaren gaineko beste zenbait baliabide:

2019-01-30

Chillida olinpiada matematikoaren XVII. edizioa DBH 2rako

1964tik, RSMEk (Real Sociedad Matemática Españolak) sustatuta, batxilergoko 2. mailarako Olinpiada matematikoak antolatu ohi dira. Ondoren, 1984/85 ikasturtean eta Andaluziako Thales Matematika irakasleen elkarteak sustatuta, DBH 2rako Olinpiadak hasi ziren zabaltzen erkidego desberdinetan eta horrela heldu zen geurean Chillida olinpiada matematikoa 2001-02 ikasturtean artikulu honetan azaltzen den modura.

Aurtengoa XVII. edizioa da eta berriro dugu aukera gure parte hartzea baieztatzeko edota estrainekoz parte hartzen hasteko. Bide honek Matematika zabaltzeko eta problemen ebazpena matematikaren muina den jarduera sustatzera eraman gaitzake eta horrekin gure ikasleek matematika giza jarduera guztietan ikusten lagundu ditzakegu, euren ikuspegi eta eta argudioak zabaltzen eta indartzen.

EMIE 20+11, matematika irakasleen elkarteak, antolatzen ditu gure erkidegoan eta tokian tokiko elkarteak gauza bera egiten du erkidego desberdinetan. Chillida olinpiada matematikoaren web gunean dugu informazio guztia:
Kontsultak: 
Baliabideak problemen ebazpenerako honeko siteetan: LH eta BH

2016-01-13

XIV Olimpiada matemática de 2º ESO / DBH 2.erako XIV.Olinpiada matematikoa

EMIE 20+11, matematika irakasleen elkarteak, 14. "Eduardo Chillida" Olinpiada Matematikoa antolatu du Erkidegoko DBHko 2. mailan ikasten ari diren ikasle guztiei zuzenduta: Deialdiraren informazioaTriptikoa; Izena emateko (otsailaren 19 baino lehenago); Kontsultak: Araba: Alberto Bagazgoitia: albagaz@berrigasteiz.comBizkaia: Santiago Fernández: santiagoff@gmail.com eta Gipuzkoa: Fernando Fouz: mateferf@donosgune.net

Erkidegoko Olinpiada Matematikoen edizio guztietako problemak bere web gunean ikus daitezke. Problemen inguruko informazio eta baliabideak Matematika-problemak iteetan: LHkoan zein BHkoan
/////
La asociación de profesores de matemáticas EMIE 20+11 organiza la XIV edición de la Olimpiada Matemática "Eduardo Chillida" dirigida a los alumnos de 2º de la ESO de la Comunidad. Información de la convocatoriaTríptico; Inscripción (antes del 19 de febrero); Consultas: Araba: Alberto Bagazgoitia: albagaz@berrigasteiz.comBizkaia: Santiago Fernández: santiagoff@gmail.com eta Gipuzkoa: Fernando Fouz: mateferf@donosgune.net

Todos los problemas presentados en las diferentes ediciones de la CAV se pueden ver en la web de la Olimpiada matemática. Más información y materiales para preparar la olimpiada en sendos sites de resolución de problemas: para primaria y para secundaria

2011-01-18

Olimpiada "Eduardo Chillida" olinpiada



Irekita dagoeneko aurtengo olinpiadan izena emateko epea. Informazio guztia honako webean: http://www.saretik.net/mateolinpiada/
/////
Abierto el lazo de matrícula para la Olimpiada matemática de este año. Toda la información en la web: http://www.saretik.net/mateolinpiada/