Mostrando entradas con la etiqueta José Luis Ramos. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta José Luis Ramos. Mostrar todas las entradas

2019-05-23

17. "Eduardo Chllida" Olinpiada matematikoa

"Eduardo Chillida" Olinpiada matematikoak 17 edizio bete ditu aurtengoarekin. Haren webean ekimen honen helburuak, oinarriak, parte hartzeko baldintzak, garapena eta egutegia, eta sariak zehazten dira, batetik, eta 2018-2019 azken edizioaren irabazleen zerrenda eta aurtengo eta aurreko edizioetako 1. eta bukaera-fasearen problemen enuntziatuak eta ebazpenak agertzen dira, bestetik.

17. "Eduardo Chllida" Olinpiada matematikoaren Bukaera-fasearen problemen ebazpena pausoz-pauso hurrengo lau bideotan garatu ditugu. Horrekin, parte hartzaileentzako eta euren irakasleentzako baliagarriak izango direlakoan, problemen ebazpenerako afizioa areagotzeko nahia dugu hor ikusten baitugu betidanik, eta Matematikaren aditu guztiekin batera, Matematikaren muina.
















Problemen ebazpenaren gaineko beste zenbait baliabide:

2018-05-03

Uda ikastaroa: Matematika irauli problemak ebazten eta baliabide digital eta manipulagarriekin

EHUaren Uda Ikastaroak programa barruan, #H21-18 Matematika irauli problemak ebazten eta baliabide digital eta manipulagarriekin ikastaroa problemen ebazpenera bide desberdinetatik hurbiltzeko saiakera bat da, bai aniztasun metodologikotik zein teknika eta baliabide desberdinen erabileratik. Informazio gehago.

Ekimena Donostiako Miramar Jauregian gauzatuko da datorren uztailaren 2tik 4era eta 30 orduko balio akademikoa izango du. Saioak goizean izango dira eta Programan ikus daitezke xehetasunak.

Saioen dinamizatzaileak azkeneko urteetan PrestGara ikastaroetako irakasle ohiak dira: Eider Antxustegi-Etxarte, Goyo Lekuona, José Manuel López, José Luis Ramos eta Jesus Mª Rey; bestalde ikastroaren helburuak honela zehaztu dituzte:
  • Heziberri 2020 egitasmoak Matematika konpetentziaren esparruan sustatu nahi duen praktika didaktikoak aztertu eta indartzeko proposamenak partekatu.
  • Problemen ebazpenaren garrantzia Matematikan berrindartu eta Matematikaren berrikuntzarako eskaintzen dituen giltzarriak agerian ezarri.
  • Ikasgelan azalpenak eta etxean ariketak? Zergatik? Beti? Matematika-ikasgela iraultzeko zergatia, teknikak eta praktikak mahai gaineratu.
  • Era digitalean Matematikak dituen aukera bikainak erabiltzeko bideak eta praktika onak erakutsi eta horren adibideak jorratu elkarrekin.
  • Ikasleen eboluzioaren hasierako etapetan eta une oro manipulazioak dituen abantailak eta horien zergatia azaldu eta proposamen eta jarduerekin ereduz adierazi.

Aukera polita Matematikaren giltzarri den Problemen ebazpena lantzeko giro eta ingurune bikainean.

2017-09-26

Problemak ditugu Jose Luis Ramos-ekin

Gure kide eta laguna Jose Luis Ramosek ehundaka problema eskaintzen dizkigu bere lan fin eta jarraiaren ondorioz. Orain dela urte batzuk Prest_Gara ikastaroetan berarekin lanean aritzeko aukera eskaintzen digu eta horren ondorioz urtero 100 problema adierazgarri eta ebatziak argitaratzen ditu, euskaraz dugun zerrendarik interesgarrienetakoak osatuz. Hona hemen bere azkeneko lanak:


Gogoratu Mateguay blogaren goiko MateUUDD pestañatik Unitate Didaktikoen biltegira jo dezakegula.
Eskerrik asko Jose Luis zure eskuzabaltasunarengatik eta segi horrelako problemak ematen! ;-)

2017-05-08

Unidad didáctica Azar e intuición de José Luis Ramos para 4º de la ESO y bachillerato

Jose Luis Ramos es un profesor de matemáticas aficionado a la Resolución de Problemas que trabaja en uno de los blogs en euskera más interesantes sobre dicha temática: Egin Matematika. Además imparte dentro del programa Prestgara un curso de formación sobre Resolución de Problemas, 789Problemen ebazpena lankidetzan blog batekin,al que podemos apuntarnos hasta el próximo 26 de Mayo. La información sobre el curso Problemen ebazpena lankidetzan blog batekin se puede consultar en un documento en el que se explican en profundidad los objetivos, contenidos y metodología con los que se desarrollará los próximos meses de Septiembre y Octubre.

Este año Jose Luis ha impartido Matematika II y ha compartido, en una de las pestañas de su blog, los recursos utilizados para ello. Por otro lado continua proponiendo problemas elegidos para sus alumnas/os y ,tras un plazo razonable, publica su resolución comentada como en los dos últimos ejemplos: Zenbakiak eta digituak y Zenbaki orekatuak.

Pero la razón principal de esta entrada es presentar una Unidad Didáctica Azar e intuición que José Luis ha creado y que comparte para ser utilizada en 4 de la ESO y bachillerato. El objetivo de dicha unidad en palabras de José Luis es: Llegar a ser conscientes de las limitaciones de nuestra intuición al enfrentarse a fenómenos aleatorios no deterministas, y en consecuencia, valorar las técnicas estadísticas y del cálculo de probabilidades en la toma de decisiones en entornos estocásticos dominados por el azar. Un recurso interesante para abordar una parte del curriculum que en ocasiones suele quedar relegada. Añadimos esta unidad al site en el que recopilamos las diferentes propuestas de unidades para las Matemáticas (Site de UUDDs). Gracias José Luis!


Unidad didáctica Azar e intuición en formato docx: descargar