Mostrando entradas con la etiqueta Xabier_Lizarraga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Xabier_Lizarraga. Mostrar todas las entradas

2021-06-01

Prest_Gara: 1. epearen, 914 Matematika eta STEAM irakaslearen Youtube kanala sortzen eta kudeatzen ikastaroa, Xabier Lizarragaren eskutik

Aurtengo Prest_Garararen Lehen eskaera-epea, 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra arte da eta Matematika arlorako honako ikastaroa dugu, aukeran: 914 Matematika eta STEAM irakaslearen Youtube kanala sortzen eta kudeatzen. 

Emailea Xabier Lizarraga dugu eta beste artikulu batean aipatu genuenez Youtube kanal batekin ari jo eta fuego: DBH 1en Flipped Classroomean hasteko Xabier Lizarragaren bideoak.

Xabier Lizarraga Usandizaga-Peñafloridan ari da aspaldi matematika irakasle eta kudeaketa ardurekin eta betidanik izan da Olinpiada Matematikoaren sustatzaile eta laguntzailea. Oraingoan, ordea, indartsu abiatu da bideoak argitaratzen bere Youtube kanalean. Bertan ehundaka bideo  ditu  zerrendetan egoki antolatuak (Gaur 2021-05-28an DBHrako propio honakoak, esaterako): DBH 1 (Lehenengoak, Azkenak) (167 bideo), DBH 2 (Lehenengoak, Azkenak) (166) DBH 3 (Lehenengoak, Azkenak) (124) DBH 4 (106). Horretaz aparte jrratzen ditu bita ere beste zenbait gai: Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa (13), 

Xabierrek berak azaltzen digu bere kanala bideo honekin:

Eta honako bideo motz honetan ikastaroaren planteamendua komentatu digu (Egizu klik irudiaren gainean eta denbora eman kargatzeko):

Beraz, badago zer ikasia  Prest_Garako 914 ikastaroarekin.

GOGORATU: XABIERREK EMANGO DUEN IKASTAROAN MATRIKULATZEKO, 
2021EKO MAIATZAREN 17TIK EKAINAREN 4RA ARTE, HEMEN 


_________________Matematika ezagutzari ekin eta zabal ezazu________________

MateGuay Telegram-taldearekin bat egiteko 
jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join group" aukeratu. 

Mateguay Google Groupsera elkartzeko 
joan https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu.

2018-05-03

DBH 1en Flipped Classroomean hasteko Xabier Lizarragaren bideoak

Añadir leyenda
Askotan hitz egin dugu Mateguay blogean Flipped Classroomari buruz eta gure inguruan gela irauli nahiean dabiltzan kideei buruz:
Azkeneko urteetan Prest_Garan izan ohi dugu aukera praktika horretara hurbiltzeko Jesus Mª Rey-ren eskutik eta oraingoan beste kide batek eskaintzen dizkigun bideoak dakarzkigu honetara: Xabier Lizarragarenak, alegia.

Xabier Lizarraga Usandizaga-Peñafloridan ari da aspaldi matematika irakasle eta kudeaketa ardurekin eta betidanik izan da Olinpiada Matematikoaren sustatzaile eta laguntzailea. Oraingoan ordea indartsu abitu da bideoak argitaratzen bere Youtube kanalean Kanal horretan 100 baino bideo gehiago ditu zerrendetan egoki antolatuak: DBH 1 (136 bideo), DBH 2 Eduardo Chillida Olinpiada Matematikoa (13), Kalkulagailua (5)...

DBH 1 erako bideoak honelako zerrendetan natolatu ditu Xabierrek:
Eskerrik asko Xabier eta eutsi goiari!