Mostrando entradas con la etiqueta pbl. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta pbl. Mostrar todas las entradas

2014-01-29

GURE HERRIETAN ZEHAR: LHko 3. eta 4. mailako lankidetza proiektua

Gure herrietan zehar izena du LHrako 3. eta 4. mailako ikasleentzat plazaratu berri den lankideta proiektuak. Erkidegoko ikastetxeetara irekia, "Auzoa-Herria-Hiria-Lurraldea" osotasunean edo alderdi baten ikuspuntutik aurkezteko ekimena da: kideei eta mundu osoari. Oraintxe da unea zuen "Auzoa-Herria-Hiria-Lurralde"ko pertsonak, leku kuttunak, abesti propioak, ohiturak, festak, kostaldea, mendiak, fabrikak, etorkinak, baserriak... deskribatzeko eta horretarako zenbakiak, formak, datuak, taulak... matematika martxan jartzeko parada ezin egokiagoa duzue.

Zer egin? Badaude zenbait adibide blogean:  "GURE BURUA AURKEZTEN"  ; "GURE HERRIARI BURUZ SOLASEAN" ; "GURE HERRIKO JAKIAK SUKALDATZEN" ; "GURE HERRIKO KANTA ABESTEN" ; "GURE HERRIKO TOKI KUTTUNAK"  Baina seguru zuek badituzela beste ideiak. Nahi baduzue oraintxe da une aproposa martxan hasteko eta izena emateko!

Hona hemen beste proiektu batzuk antzeko helburuekin eta ideia iturri izan daitezkeenak:

2013-01-17

Akatsetatik ikasten: Balloon Mapping Ordizian

Askotan, irakasleoi ez zaigu gustatzen gure lana mahaigaineratzerakoan kide, guraso zein ikasleen kritikak jasotzea. Are gutxiago gure lanaren emaitza ez denean nahiko genukeen bezain ona. Baina, bestalde, azkeneko boladan, bagabiltza akatsetatik ikasi behar dela ere esaten eta inportanteena ez dela emaitza ikaskuntza prozesua baizik. Eta ikasi "egiten" ikasten bada gure ikasleek akatsetatik ikasiko dute gu ere hori egiten saitatzen ari garela ikusten dutenenan. Gutxitan dute aukera hori eta horregatik iruditzen zaigu eredugarri IKTeroak blogean ikusi dugun Balloon Mapping Ordizian ekimenaren autokritika.

Balloon Mapping Ordizian PBLa site batean bildu dute Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek eta Jokin Lacalle Usabiaga, Jolaus irakasleak. Bertan guk ikasi ahal izan dugu zer den Ballon Mapping-a eta nola Googlek teknika horrekin lortutako argazkiak erabiltzen ari den Google Maps eta Earth-eko mapak hobetzeko eta eguneratzeko. Teknika hori erabiliz Jolausek zera proposatu zien ikasleei:

"Bi talde handitan banatu ondoren, balloon mapping teknika erabiliz, lehenengo taldeak Ordiziako Gabonetako azoka bereziaren bideo bat grabatu beharko du eta bigarren taldeak Ordiziako eta Goierriko beste hainbat herrietako argazkiekin mapa bat osatu beharko du, bi kasuetan zehaztuko dituzuen azpizeregin guztien ardura lau azpitaldeen artean banatuz burutu beharko dituzuelarik."

Ikasleak 6 astez murgildu ziren, talde desberdinetan eta helburu desberdinekin, Webquesta moduan aurkeztutako tareetan. Prozesu horretan ikasitakoa eta bereganatutakoa, ez dute ahaztuko eta matematikarako eta zientziarako zaletasuna areagotu dutela argi dago. Agian ez dituzte kalitate handiko argazkiak atera baina denen gainetik zera geratuko zaie: akatsetatik arrakastetatik bezain beste ala gehiago ikasi daitekeela noizpait Balloon Mapping Oridizian ekimenarekin ikasi hal zuten bezala. Eskerrik asko zuen esperientzia denokin konpartitzeagatik, zorionak eta eutsi goiari!