2012-04-25

Geogebra gida, Marije Ortego

GeoGebraGida GeoGebra programa erabiltzeko gida eta programa horren erabilearen adibide batzuk biltzen dituen sitea da. Web gunearen aurkezpena ondoren, GeoGebra programari sarrera bat aurki dezakegu eta, segidan, adibide sorta ederra: 1. adibidea: Zirkunferentzia triangelu batean zirkunskribatua, 2. adibidea: Zirkunferentzia baten ukitzaileak, 3. adibidea: Funtzio baten deribatua eta ukitzailea. 1. bertsioa, 3. adibidea: Funtzio baten deribatua eta ukitzailea. 2. bertzioa, 3. adibidea. Ukitzailea komandorik gabe eta Integralak 

Bukatzeko, sitearen egilea den Marije Ortegok, bere iturriak aipatzen ditu eta Geogebrarekin erlazionaturiko zenbait web erabilgarri. Aukera  interesgarria Geogebra lantzen edo sakontzen murgildu nahi duenarentzat. Eskerrik asko Mariaje eta zorionak zure lana denokin konpartitzeagatik.

No hay comentarios: