2018-06-19

Bidaia Eider eta Xiomararekin funtzioetatik ekuazioetara

Iralek eta Eimak egindako lanak aipatu ditugu zenbaitetan: Irale, Eima. Oraingoan argitaratu berri duten lan batekin gatozkizue: Funtzioetatik ekuazioetara -Bidaia proiektua-.

Eider eta Xiomara ere ez ditugu estrainekoz. honetara ekartzen. Eiderren lanak laburbiltzea zaila da (Skechupmaticas, Agencia de viajes matemáticos,  Makina bat ikastaro prestgaran, Youtube kanala ezaguna...) baita Xiomararenak ere: Mathematics in English ekimenaren sustatzailea izan zen eta Matematika ingelesez sitean bildu zittuen helburu horretarako baliabideak, esaterako.

Oraingoan Unitate Didaktiko bikaina gauzatu dute Funtzioetatik ekuazioetara -Bidaia proiektua- izenarekin:
Baliabide interesgarri hau MATEmatikarako UNITate DIDAktikoen, MATEUNITDIDA, sitean gehitu dugu eskura izan dezagun. Eskerrik asko Eider eta Xiomarari zuen eskuzabaltasunarengatik eta lana kideekin partekatzeagatik. Bejondeizuela!

No hay comentarios: