2018-06-21

Matematikarako arazo-egoera eta unitate didaktikoak gelako irakasleentzat

Datorren urriko 15ean hasiko da izenburuko ikastaroa (Matematikarako arazo-egoera eta unitate didaktikoak gelako irakasleentzat) Berritzegune Nagusiko Matematika arloak antolatua.

Ikastaroa online gauzatuko da eta Heziberriren modelo pedagogikoak sustatzen dituen arazo-egoeretara eta unitate didaktikoen ezaugarrietara hurbiltzeko aukera izan nahi du. Besteak beste, honako helburuekin aurremarrazten dugu: baliabide horien ezaugarrietara hurbiltzea, argitaratutako zenbait adibide ezagutzea eta norberaren beharretara egokitzea eta, azkenik, proposamen bat gauzatzea, beti ere, lankidetzan.

Ikastaroaren iraupena 30 ordutakoa da eta 30 plaza ditu Matematika irakasten ari diren maistra, maixu edota irakasleentzako.

Animatzen baldin bazara izena emateko Berritzegune Nagusiko web gunera jo eta ikastaroaren izena emateko orria bete.

1 comentario:

zantzue dijo...

Eskerrik asko abisuarengatik. Eman dut izena; ea zortea dudan eta sartzen naizen.