2021-07-15

Goyo eta kalkulagailuak elkar ulertzen

Goyo Lekuonak, gure laguna eta 2002. urtetik matematika mintegietako lagunik fidelenak, ekarpen hau bidali digu eta honekin 2020-2021 ikasturteari amaiera ematen diogu. Ondo bizi!

 

Beti erabili dugu matematika gauzak argi dituen esparu bezala, baina hemen ere batzutan gauzak ez dira guztiz horrela. Nork ez du entzun “hau horrela da 2 + 2 = 4 den bezala”? Ene, sistema hirutarra erabiliko bagenu 2 + 2 = 11 izango zen! Bai, bai muturreko adibide bat da, baina ikusiko dugun bezala gauzak ez daude nahi argi.

Askotan iritsi zaizkit sare sozialetatik hau bezalako memeak “Zenbat da 12:3erro(4)” edo beste hau “ 1:2π” edo hirugarren adibide bat “16:2(3+5)”. Kontxo erantzuna ez dago oso argi!

Azkeneko adibidea hartuko dugu textu bezala idazteko errazena da ta. Hemen batzuk erantzuna 64 eta beste batzuk 1 dela esango dute. Noski beste batzuk erantzun desberdinak ere emango dituzte, baina hoiekin ez gara sartuko ;-)

Horrelako kasuetan bi arazo ikusten ditut. 

  • Lehenengoa, zer eragiketa dugu 2 eta parentesi artean ez badago ezer idatzita. Esan digutenez eragiketarik idazten ez dugunean biderketa dagoela onar dezakegu. Baina adi, badago kasu bat hori betetzen ez duena ere, zein da?

  • Eta bigarrena, eragiketen hierarkia. Denok ados jarriko gara, lehentasuna parentesiarena duela, beraz gure eragiketa 16:2(8)ren baliokidea dela. Baina berriro ere lehenengo arazoarekin topatzen gera. Gure azken azalpenean bi eragiketa topatzen ditugu zatiketa (:) eta biderketa (idatzi gabekoa) eta hierarkiak dioenez, lehentasun berekoen kasuan ezkerretik hasi behar dugu. Erantzuna ordun 16 zati 2, 8; bider 8, 64 izango da emaitza. Baina adi, bigarren adibideari erreparatuz gero, argi dugu 2 eta piren arteko lotura biderketa arrun bat baino sendogoa dela esango nuke. Niretzat bat zati piren bikoitza da eskatzen digutena, eta ez bat zati bi eta ematen duena bider pi, ez? Zer diozu zuk? Horrela ikusiz gero, lantzen ari garen adibidea 16 zati 2 bider 8, hau da, 16 zati 16 berdin 1 izango da emaitza. Zer gertatzen ari da? Eragiketa batek ezin ditu bi erantzun desberdin eduki! 

Ikasleei sarritan esaten diedan bezala, goazen kalkulagailuari laguntza eskatzera. Zer erantzungo digu kalkulagailuak? Oso lan bitxia egin dute Casiokoak. Biderketa ikurra idazten badugu erantzuna 64 ematen du, baina guk jarri dugun moduan biderketa inplizitoa erabiliko bagenu, berriz, erantzuna 1 emango luke, eta guk jarritako azalpena aldatuko luke adieraziz, berak ulertzen duena guk idatzitako eragiketan. Hau da 16:2(3+5) idatziz gero, classwiz kalkulagailuak honetan bihurtzen du 16:(2(3+5)) parentesi berri bat idatziz, eta erantzun bezala 1 jarriko luke. Manualan eragiketen jerarkian biderketa eta zatiketa baina puntu bat gorago dugu biderketa inplizitoa, eta horrela dena ondo lotuta dute ;-)

Zer garrantzitsua da elkar ulertzea!!!! Eta horrelako arazoak saiesteko asmoarekin, oraingo kalkulagaiak zatiki bezala idatzi dezakete pantailan. Pentsa ezazu, zatiki moduan idatziko bagenu eragiketa hori ez zen inongo nahasterik egongo. Beste batzuk topa dezakegu, baina eragiketa hori oso argi egongo zen (hauek beste artikulu batentzat utziko ditugu ;-) )

Honekin lotuz, ariketatxo bat; kalkulagailuarekin zenbat era desberdinetan idatzi dezakezu %12345 zenbakia? Nire ikasleek erraz 7 era desberdin lortu ditzakete.

     _________________Matematika ezagutzari ekin eta zabal ezazu________________


MateGuay Telegram-taldearekin (22 members) bat egiteko 
jo https://labur.eus/MateGuayTT eta "Join group" aukeratu. 

Mateguay Google Groupsera 
(25 members) elkartzeko 
joan https://groups.google.com/g/mateguay era eta "Taldearekin bat egin" sakatu.

No hay comentarios: