2022-03-07

2022ko HH eta LHrako Sestaoko Matematika jardunaldian


SESTAOKO JARDUNALDIAK H.H.-L.H.rako PROGRAMA 2022ko Martxoak 16, asteazkena

9:30 XXIII. Matematika Jardunaldietara ongietorria eta aurkezpena 

9:45-11:15 Ainhoa Berciano (EHU ) “Pentsamendu konputazionala eta matematika adin goiztiarretan. A zer bikotea!” 

Denok irakurri eta entzun dugu zein garrantzitsua den pentsamendu konputazionala ikasgelan lantzea; gainera, badakigu txikitatik bultzatu behar dugula gaitasun matematikoaren garapena haurrengan.

Ildo horretan, hitzaldi honetan pentsamendu konputazionala adin txikietan lantzeko eta matematikarako gaitasunarekin duen lotura ikusteko beharra planteatuko dugu; horretarako, ikasgelako inplementazioen adibide batzuk ikusiko ditugu, eta jarduera horietan pentsamendu konputazionalaren eta matematikaren artean agertzen diren loturak ikusiko ditugu. 

11:45-13:15 Beñat Erezuma (Berritzeguneak ) “Zer dira datuak?” 

Pentsamendu konputazionala matematikako curriculumean dituen edukietan oinarrituz, LHko azken ziklorako jarduera praktikoak egingo ditugu. Horretarako, mikrobit plaken erabilpenerakin, ikasgai batzuk guztion artean aztertuko ditugu. Prestatu zaitezte jarduera guztiz praktiko baten parte hartzeko!

13:15-13:30 Jardunaldien itxiera

IZENA EMATEKO: http://b03.berritzeguneak.net/eu/inscripcion.php?codigo=2170B03C18  

No hay comentarios: