Gaurko sarreran, Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta (5/X)-ren gaian, Ariketa interaktiboen gaia jorratuko dugu. Serie honetako (1/X) sarrenan ThatQuiz aukera aztertu genuen Matematikarako ariketak sortzeko propio sortutako aukera intereesgarria.
Ariketa interaktbo sortzaile batzuk aipatuko ditugu Ramon Iriondo Bergarak DBHko 1. eta 2. mailarako sortutakoak adibide moduan erabiliz:
- Hot potatoes: hezkuntzarako ariketak sortzeko bide ezaguna da eta honako ariketa motak sor daitezke: erantzun motzak, aukera anitza, tarteak bete, gurutzegramak, bikoteak sortu eta askotarikoak. Adibideak:
- Kahoot: (Kahoot.com eta Kahoot.it) Kahoot! ebaluazio galdetegiak sortzeko doako tresna da app moduan edota web bertsioetan eskuragarri. Irakasleak lehiaketak sortuko ditu galderekin eta ikasleak lehikideak izango dira horretarako goitizen bat aukeratuz eta galderei mugikorretik erantzunez. Taldean edota bakarka parte hartu daiteke.
- EXE learning: baliabide digital interaktboen editore dohakoa eta kodigo irekikoa.
- Ardora Irakasleek erabiltzeko web-tresna da eta 35 ariketa-mota desberdiank sor daitezke berakin: gurutzegramak, hizki-soapak, panel grafikoak, simetriak, eskemak... horrezaz gain 10 multimedia-orri tipoak sortu daitezke, galeriak, panoramikak... barne.
___
5.- Ramon Iriondo Bergara, Lauaizeta ikastolako irakaslea:
___
Hurrengo eguneko baliabideak Bilerak online Meet-ekin eta Jone Uria
___
Matematika online Koronabirus-garaietarako sorta:
No hay comentarios:
Publicar un comentario