2011-02-02

Iraleko lanak: Geometria-tailerraren adibidea

Matematikarion artean askotan hitz egin dugu Irale programetan egindako lanei buruz. Gelako irakasleek landutakoak eta euskara orraztua duten lan horiek oso baliagarriak lirateke denon eskura egongo balira. Mateguay sitean atal berri bat sortu dugu MateIrale izenarekin: lan horien berri dugunean bertan zintzilikatuko ditugu. Estreinako lana -Geometria-tailerra- Marisa Berdasko irakaslearena da; Gdocsen eginda dago, eta Matematika-tailerra ikasgairako baliabide interesgarriaz beteta.

Hona hemen Geometria-tailerra lanaren atalak: Geoplanoak, Mekanoak, Puzzleak, Geogebra, Jclic, Papiroflexia, Argazkiak

Ba al duzu Iralen sortutako lanen bat konpartitu nahi duzuna? Bidal iezaguzu, faborez, eta Marisak eskaini digunari gehituko diogu.

3 comentarios:

Maite dijo...

Zorionak Marisa, ze lan ederra egin duzun.Zure baimenarekin nire web gunean esteka bat jarriko dut.
http://sites.google.com/site/3dbhmatematika

kgaraialde@gmail.com dijo...

Asko gustatu zait eta erabiltzen hasiko naiz. Mila esker
Karlos

EMILIO dijo...

Zorionak Marisa. Txapela kentzeko moduko lana zurea eta gainera oso erabilgarria. Eskerrik asko.